Olivier Assayasen 'Clouds of Sils Maria' pelikuleak abiatuko dau gaur Cannesko Zinemaldia

Bizkaie! 2014-05-14 11:30   Barriak

Hamazortzi pelikula izango dira lehian eguaztenetik aurrera Cannesen, Urrezko Palmea lortzeko. Edizino honetan izen ezagunak batuko dira, besteak beste, Jean-Luc Godard, David Cronenberg, Kean Loach, Michel Hazanavicius, Atom Egoyan eta Naomi Kawase. Zapatuan jakinarazoko dabe palmaresa.

Hamazortzi pelikula izango dira lehian eguaztenetik aurrera Cannesen, Urrezko Palmea lortzeko. Edizino honetan izen ezagunak batuko dira, besteak beste, Jean-Luc Godard, David Cronenberg, Kean Loach, Michel Hazanavicius, Atom Egoyan eta Naomi Kawase. Zapatuan jakinarazoko dabe palmaresa.

Antzerkia eta bizitzeari buruzko gogoetea egiten dauen Clouds of Sils Maria Olivier Assayas zinemagile frantsesaren lan barriak zabalduko dau jaialdia. Eta bada pelikula bat estreinau orduko zeresana emoten dabilena: Nicole Kidman aktorea protogonistea dauen Grace of Monaco, Olivier Dahannek zuzendutakoa. Aktore eta Monakoko printzesea zanaren familiari ez jako bape gustau lana, eta komunikabideek horren barri zabal emon dabe.

Honeek dira sail ofizialean ikusiko diran pelikulak, eta zuzendariak: Adieu au langage (Jean-Luc Godard), Saint Laurent (Bertrand Bonello), Captives (Atom Egoyan), Deux jours, une nuit (Jean-Pierre eta Luc Dardenne), Foxcatcher (Bennett Miller), Futatsume no mado (Naomi Kawase), Jimmy´s hall (Kean Loach), Le meraviglie (Alice Rohrwacher), Leviathan (Andrey Zvyagintsev), Maps to the stars (David Cronenberg), Mommy (Xavier Dolan), Mr. Turner (Mike Leigh), Relatos salvajes (Damian Szifron), Clouds of Sils Maria (Olivier Assayas), The Homesman (Tommy Lee Jones), The Search (Miche Hazanavicius), Timbuktu (Abderrahmane Sissako) eta Winter Sleep (Nuri Bilge Ceylan).

Jane Campion zuzendaria da epaimahaiburua. 1993an The Piano lanagaitik sari nagusia jaso eban zuzendari zeelandaberritarrak. Ondokoek osotzen dabe epaimahaia: Carole Bouquet, Sofia Coppola, Leila Hatami, Do-Yeon Jeon, Willem Dafoe, Gael Garcia Bernal, Zhangke JIa eta Nicolas Winding Refn.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu