Gipuzkoako Aldundiak bere zerbitzuen hizkuntz kalidadea neurtzeko ebaluazino soziala jarri dau martxan

Bizkaie! 2014-05-13 15:39   Euskerea berbagai

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketearen ebaluazino soziala antolatzeko, maiatzean zehar inkestak egiten dabilz erabiltzaileei Aldundiaren egoitzen atarian. Gainera, ahalik eta erabiltzaile gehienakana heltzeko, internet bidez be emon daiteke eretxia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituan zerbitzuen hizkuntz kalidadea neurtzeko ebaluazino soziala abian da, eta Aldundiaren egoitza atarietan egiten dabilzan inkestez gan, webgune bat prestau da herritarren eretxiak batzeko, foru erakundeko Euskera Zuzendaritzeak jakinarazo dauenez.

Gipuzkoako Aldundiaren konpromisoa da 2015. urterako bere zerbitzu guztiak euskeraz eskaintzea, herritarren hizkuntz hautuaren berme legez, eta zerbitzuen hizkuntz kudeaketearen kalidadearen adierazle moduan. Helburu horretara heltzeko, berebiziko garrantzia dabe, alde batetik, Aldundiaren barruan egin behar diran ebaluazinoak, eta, bestetik, gizarte eragileen eta herritarren eretxien kontrasteak.

Holan, foru erakundeak antolatu dauen kanpo ebaluazinoak ahalbidetu nahi dau herritarrek parte-hartzea Aldundiaren hizkuntz politikan, erakundeak eskaintzen dituan zerbitzuen hizkuntz kudeaketearen ebaluatzaile bilakatzea, parte-hartze prozesu baten bitartez. Kanpo ebaluazino honen helburuak dira Euskera Zuzendaritzearen ebaluazino sistemea osotzea, orain arteko tresnei Aldundiaren zerbitzuen hizkuntza kudeaketearen kalidadearen ebaluazino soziala gehituz, eta gizarte eragileen eta herritarren parte-hartzea eragitea, herritarren jarrera kritiko eregitzailea eta parte-hartzailea sustatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketearen ebaluazino soziala antolatzeko, maiatzean zehar inkestak egiten dabilz erabiltzaileei Aldundiaren egoitzen atarian. Gainera, ahalik eta erabiltzaile gehienakana heltzeko, internet bidez be emon daiteke eretxia hemen.

Laguntzinoa eskertzeko, produktu kulturalak erosteko 50na euroko hiru bonu zozkatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Udagoienean, gizarte eragileakaz egingo da prozesu bera. Azkenik, ebaluazino sozialaren informazinoa osotzeko, beste iturri batzuk be erabiliko dira, besteak beste, Elebide eta Behatokia erakundeen txostenak, Aldundiaren Zilarrezko Bikain agiria, Aldundiaren kalidade sistemea eta hedabideetatik jasotako barriak be. Ahize hizkuntza aholkularitza zerbitzuak egingo dau lan teknikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu