'Arratsalde bat argazkilari batekin' jarduerea Bilboko Ondare Aretoan

Bizkaie! 2014-05-15 11:28   jardunaldiak

Maiatzaren 15ean, Carlos Villoch izango da lehenengoa bere esperientzia eta pasadizuak kontetan. Hilaren 20an, martitzenean, Santi Yañiz egongo da; eta 22an, eguenean, Mikel Bilbao. Hilaren 29an, Joseba del Villarren txandea izango da; eta, azkenik, bagilaren 5ean, eguenean, Xabier Armendarizek amaierea emongo deutso zikloari. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira, eta ordubeteko iraupena izango dabe, gitxi gorabehera.

2014ko Naturaren argazkilariak erakusketearen barruan, Arratsalde bat argazkilari batekin jarduerea izango da, hurreko bilerak antolatu nahi doguzalako erakusketan lanak ikusgai dituen bost argazkilari bizkaitarren eta argazkilaritzagazko interesa daben ikusleen artean.

Carlos Villoch izango da lehenengoa bere esperientzia, pasadizuak eta bitxitasunak kontetan; datorren eguenean egingo dau, maiatzaren 15ean. Hilaren 20an, martitzenean, Santi Yañiz egongo da; eta 22an, eguenean, Mikel Bilbao. Hilaren 29an, Joseba del Villarren txandea izango da; eta, azkenik, bagilaren 5ean, eguenean, Xabier Armendarizek amaierea emongo deutso zikloari. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira, eta ordubeteko iraupena izango dabe, gitxi gorabehera.


Carlos Villoch

Carlos Villoch argazkilari getxotarra orain dala hogei urtetik gora hasi zan itsas hondoetako erretratuak egiten, eta, ordutik, kontinente guztietako itsasoak ezagutu ditu. Antartidako ur hotzetatik, hegoko itsasoetako koralezko arrezifetara, Bizkaiko itsasotik igarota, toki guztietan topau ditu izaki eta paisaje interesgarriak. Arlo honetan ospe gehien daben nazinoarteko aldizkarietan konpartidu ditu geugaz, artikuluen eta argazkien bidez, argitalpen horreen ohiko lankidea baita. Ehunetik gora aldizkari-azal emon ditu argitara, eta argazki saritu ugari izan ditu naturearen argazkilaritzako lehiaketarik ospetsuenetan, adibidez, Wildlife Photographer of the Year izenekoan. Gaur egun, Villochek planetako itsaso guztietatik bidaiatzen jarraitzen dau, eta argazkigintzako teknikak erakusten ditu egiten dituan mintegietan.

Taldeak mugatuta egongo dira, eta, beraz, erreserbea egin beharko da aurrez, ondare.aretoa@bizkaia.net e-postara idatzita, edo Ondare Aretoaren telefono-zenbakira deituta (94 406 7737), ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 17:00-21:00 astelehenetik barikura bitartean, eta 10:00etatik 14:00etara zapatuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu