Koldo Zuazok 'Euskalkiak' liburuaren argitalpen gaurkotua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-05-12 14:35   Euskerea berbagai

2003an idatzi eban lehenengoz Koldo Zuazok euskalkiei buruzko ikuspegi oso eta barria ekarren Euskalkiak liburua, eta orain lan horren edizino gaurkotu eta gehitu bat argitaratu dau Elkar etxeagaz.

2003an idatzi eban lehenengoz Koldo Zuazok euskalkiei buruzko ikuspegi oso eta barria ekarren Euskalkiak liburua, eta orain lan horren edizino gaurkotu eta gehitu bat argitaratu dau Elkar etxeagaz.

Bonaparte eta Azkueren sailkapenak gainditu egin zituan Zuazoren lanak orain hamaika urte, handik bost urtera, 2008an, barriztau egin eban lana, datu eta mapa gehiagogaz. Orain aurkeztu barri dauen edizinoak euskalki nagusiak ez ezik, azpieuskalkiak eta hizkerak be hobeto definiduten ditu. Horrezaz gan, euskalkien sorreraren hipotesi bat plazaratu dau, noiz eta non sortu ziran, eta zelan hedatu ziran.

Lekuan lekuko euskerea zehatz aztertu dau Zuazok, euskalki eta azpieuskalkiak azaltzen ditu bere lanean. Bizkaiko mendebaldea ez dau oraindino sakon ikertu, Zornotza, Gernika eta Bermeotik mendebaldera egiten dan euskerea, hain zuzen be. Sei urte barru edo atal hori be prest eukiko dauela uste dau hizkuntzalari eibartarrak.

Koldo Zuazok euskerea eta euskalkien inguruko lan ugari idatzi ditu, besteak beste: Euskararen batasuna (1988), Euskararen sendabelarrak (2000), Euskara batua. Ezina ekinez egina (2005), Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua (2006), Euskalkiak, euskararen dialektoak (2008), Sakanako euskara. Burundako hizkera (2010), El euskera y sus dialectos (2010) eta Arabako euskara (2012).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu