Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' dokumentala Houstonen saritu dabe
2014-05-12 15:18 BarriakJambo Amani? (Bakea dugu?) dokumentalak, Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren garapeneko sensibilizazinoko diru-laguntzino bategaz egindakoak, zilarrezko Remi saria jaso dau Houstoneko 47. Nazinoarteko Zinema Jaialdian.
Jambo Amani? (Bakea dugu?) dokumentalak, Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren garapeneko sensibilizazinoko diru-laguntzino bategaz egindakoak, zilarrezko Remi saria jaso dau Houstoneko 47. Nazinoarteko Zinema Jaialdian. Hori munduko zinema eta bideoko jaialdi independente zaharrena da. Gainera, filmak Berlineko XXIX. Black International Cinema Jaialdian be parte hartu dau oraintsu; jaialdi horretan aurkezten dituen filmak baltzen giza eskubideak defendiduten dituen pelikulak dira.
Kontuak kontu, Jambo Amani? izenburuko ordu erdiko iraupeneko dokumentalean Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzen dirala erakusten dau (http://youtu.be/Vd5zr3Gji4k).
Lana igazko maiatzean aurkeztu eben Getxon eta ondoren mundu osoko ia 20 jaialditan ikusi ahal izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!