UPV/EHUko Letren Fakultadeko hiru irakaslek AESLA ikerketa-saria irabazi dabe
2014-05-12 15:41 sariak-autortzakAESLA Alkarteak (Linguistika Aplikatuaren Espainiako alkartea) Aesla Ikerketa Saria (ikerlari esperimentatuentzako A modalidadean) emon deutse María del Pilar García Mayo, M. Juncal Gutiérrez Mangado eta María Martínez Adrián irakasleei, Contemporary Approaches to Second Language Acquisition izenburupeko liburuagaitik.
AESLA Alkarteak (Linguistika Aplikatuaren Espainiako alkartea) Aesla Ikerketa Saria (ikerlari esperimentatuentzako A modalidadean) emon deutse María del Pilar García Mayo, M. Juncal Gutiérrez Mangado eta María Martínez Adrián irakasleei, Contemporary Approaches to Second Language Acquisition izenburupeko liburuagaitik. Hirurak dira irakasleak Euskal Herriko Unibersidadeko Filologia Ingeleseko Sailean. Sariaren helburua AESLAren eskumeneko gaietan ikerketea sustatzea da. Holan bada, saria emoteko orduan honakoak balorau dira: landutako gaiari buruzko ikerketearen ezagutza-mailea, lanaren zehaztasun zientifikoa eta azterlanak etorkizuneko ikerketei begira daukazan ondorio teorikoen garrantzia.
Liburua John Benjamins argitaletxe ospetsuak (Herbehereak) argitaratu dau eta egungo ikuspegi teoriko nagusiak lantzen ditu, bigarren hizkuntzak geureganatu eta ikasteko prozesuari azalpen bat emoteko asmoz. Hamaika kapitulu ditu eta bakotxean jagokon eredu teorikoaren hitzaurre eguneratua aurkezten dau, eredu horrek bigarren hizkuntzen ikasleen ulermena eta produkzinoa aztertzean sortzen diran galdera desbardinei eskaintzen deutsezan erantzunak azaltzeaz gan. Era berean, kapitulu bakotxean inplikazino eta aplikazino pedagogiko posibleak eta etorkizuneko azterlanetarako ikerketa lerroak azaltzen dira. Nahiz eta liburua oraintsu (2013an) argitaratu dan, dagoeneko hainbat aitamen agertu dira nazinoarteko ospea daben aldizkarietan.
Lana bigarren hizkuntzen ikaskuntzearen arloko ikerlariei eta master nahiz doktoretzako ikasleei zuzenduta dago. Edozelan be, interesgarria izan daiteke beste eremu batzuetako profesionalentzat be, bigarren hizkuntzak ikasteko prozesuari eta horren ganeko azalpen desbardinei buruzko jakin-mina badabe.
Egileak
María del Pilar García Mayo UPV/EHUko Filologia Ingelesa eta Alemana eta Itzulpengintza eta Interpretazinoa Saileko katedraduna eta Language Acquisition in Multilingual Settings masterreko programa ofizialeko koordinatzailea da. Bere ikerketetan ingelesa bigarren edo hirugarren hizkuntza lez ikastean geureganatzen doguzan alderdi morfosintaktikoak eta ikaskuntza-testuinguru formaletako alkarrekintza komunikatiboa lantzen ditu.
María Juncal Gutiérrez Mangado alboko irakaslea da UPV/EHUko Filologia Ingelesa eta Alemana Sailean eta Language Acquisition in Multilingual Settings masterreko programa ofizialeko batzorde akademikoko kidea da. Bere ikerketetan ingelesa bigarren edo hirugarren hizkuntza lez ikastean morfosintaxia zelan geureganatzen dogun eta lehen hizkuntzan nahiz bigarrenean eta hirugarrenean mobimentu-egiturak zelan geureganatzen doguzan aztertzen dau.
María Martínez Adrián alboko irakaslea da UPV/EHUko Filologia Ingelesa eta Alemana Sailean eta Language Acquisition in Multilingual Settings masterreko programa ofizialeko batzorde akademikoko kidea da. Bere ikerketetan alderdi morfosintaktikoen eta lexikoaren ikaskuntza nahiz atzerriko hizkuntza baten ikaskuntza-prozesuko hizkuntza arteko eragina jorratu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!