Leioako Pop Rock XIV Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2014-05-09 15:35   Musikea

Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 78 taldek hartu dabe parte. Epaimahaiaren erabagiz, Euskerazko abestirik onena sari berezia Elbereth talde gipuzkoarrak irabazi dau, Egin bedi zure nahia kantuagaitik. Leioako Udala saria, barriz, Leioako The Hooks taldeak eroan dau.

Aterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 78 taldek hartu dabe parte. Epaimahaiaren erabagiz, Euskerazko abestirik onena sari berezia Elbereth talde gipuzkoarrak irabazi dau, Egin bedi zure nahia kantuagaitik.

Leioako Udala saria, barriz, Leioako The Hooks taldeak eroan dau.

Azken buruan, Metal eta Pop Rock modalidadeetan finalistak zeintzuk izango diran erabagi dau epaimahaiak:

Metal modalitatean honako honeek izan dira finalerako izentautako taldeak:

- Tight Leash (Bilbo).
- Darmage (Zaragoza).


Pop Rock modalitatean, barriz, hurrengo honeek:

- Kilauea (Atxondo).
- The Electric Alley (Kadiz).

Oraindino ez dago zehaztuta finalak noiz jokatuko diran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu