'Iraul'story' kabalkadea antzeztuko dabe domekan Itsasuko plazan

Bizkaie! 2012-08-17 15:47   Kulturea

120 jantzari, 35 aktorek eta bertsolari bik 1789ko Frantziako Iraultzeak izandako eragina erakutsiko dabe domekan Itsasun. Iraul'story izeneko kabalkadeak Beñat Lazkanok iraultzearen ganean idatzitako testua dau oinarrian. Emonaldia 16:30ean haisiko da.

Duo Sonodualisek abiatuko dau Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa

Bizkaie! 2012-08-17 14:45   Musikea

Arrastian abiatuko da Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa, Jesus Guridi konserbatorioan. Lehenengo emonaldia Duo Sonodualisek eskainiko dau, 19:45ean.

Zentzunbako umoreari buruzko pelikulak, Gasteizko Artium museoan

Bizkaie! 2012-08-17 11:58   Barriak

Umore zentzugabea, egoera kritikoetan bizitzari aurre egiteko jarrera bat izenburua dauka Artium museoaren zentzunik bako umoreari buruzko zinema zikloak. Lau film proiketauko ditue, abuztuko azkenengo astegoien bietan.

Jazza eta artea buztartuko ditu Guggenheim museoak Aste Nagusian

Bizkaie! 2012-08-16 15:45   Musikea

Bilboko Guggenheim museoak egitarau berezia eskainiko dau aurten be Aste Nagusian. Jazz garaikideko lau emonaldi prestau ditue, abuztuaren 21etik aurrera. Musikeaz aparte, erakusketak ikusi ahal izango ditue bisitariek.

Teknologia, kultura askea eta praktika esperimentalak aztergai, Bilboko ZAWP gunean

Bizkaie! 2012-08-16 14:20   jardunaldiak

Summer of Labs: teknologiaren erabilera soziala jardunaldiak Bilboko ZAWP gunera ailegau dira. Zapatura bitartean, 200 bat lagunek teknologia, kultura askea eta praktika esperimental eta egiteko modu barriak aztertuko ditue.

Pabilioi 6 aretoak 'Esencia patria' eta 'El Cavaret Billano de la Ribera' estreinauko ditu Aste Nagusian

Bizkaie! 2012-08-16 11:02   Kulturea

Bilboko Pablioi 6 aretoak Esencia patria eta El Cavaret Billano de la Ribera lanak estreinauko ditu egunotan. Aste Nagusian hainbat emonaldi egingo ditue, iluntze eta gauetan.

Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua jorratuko ditue EHUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-08-14 15:08   jardunaldiak

EHUk Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua udako ikastaroa eskainiko dau irailaren 5ean eta 6an, Donostiako Miramamar Jauregian, Uda Ikastaroen XXXI. edizinoaren barruan.

Alemania, hazi; Frantzia, bardin. Europako ganerako leku gehienetan laino ilunak dagoz...

Markues 2012-08-14 14:41   Begi betegarri

'Burdinbidearen 150 urte Euskadin' erakusketea irailean, Gasteizen

Bizkaie! 2012-08-14 11:32   Kulturea

Burdinbidearen 150 urte Euskadin erakusketea ikusgai izango da Eskoriatza-Eskibel Jauregian irailaren 5etik urriaren 18ra arte, Gasteizko Udalak eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazinoak jakinarazo dabenez.

Bilboko Konparsek 1978ko zapia berreskuratuko dabe

Bizkaie! 2012-08-14 11:08

Gitxi-gitxi falta da Bilboko Aste Nagusia hasteko. Bilboko Konparsek aurtengo zapia aurkeztu eben atzo. Juan Carlos Eguillor marrazkilaria omentzeko asmoz, haren 1978ko lehenengo jaietarako sortutako zapia berreskuratuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Azalerak' sortzaile barrien topeketak egingo ditue asteon Lekeition

Bizkaie! 2012-08-13 15:46   jardunaldiak

Azalerak Lekeitioko sortzaile barrien lehenengo topaketak egingo ditue egunotan, abuztuaren 13tik 18ra, hain zuzen be. Jardunaldion helburua da azaltzeko erak, Lekeitio eta inguruko herritarren sormena azaleratzea.

Agerre konpainiak 'Zu ere On Kixote. Teatro, trikitixa eta herria' lana ataularatuko dau uda ostean

Bizkaie! 2012-08-13 15:29   Kulturea

Agerre antzerki taldea Argentina aldean ibili da garagarrilean. Orain, bueltan da, eta laster hasiko da euskerazko Zu ere On Kixote. Teatro, trikitixa eta herria beharra aurkezten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martinika ugarteko jantzak Bermeoko Nazinoarteko XXVI. Folklore jaialdiko protagonista

Bizkaie! 2012-08-13 15:00   Kulturea

Abuztuaren 14an, martitzena, Nazinoarteko XXVI. Folklore jaialdia egingo dabe Bermeon. Aurten Siberia eta Martinika ugarteko jantza taldeek hartuko dabe parte. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira, Artza Frontoian.

Virginia Berasategi: 'Aste Nagusia eguneroko ironmana izango dala esan deuste'

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-08-13 13:10   Barriketan

Triatletea eta Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Organo Jaialdiaren XXVII. edizinoa Eskuernagan hasiko da

Bizkaie! 2012-08-10 16:07   Musikea

Organo Jaialdiaren XXVII. edizinoa abuztuaren 10ean abiatuko da Arabako Errioxan. Danetara, sei kontzertu antolatu ditue, lehenengoa Eskuernagan, barikuan, eta azkenengoa, hilaren 15ean, Moredan.

Zinemaldiko izarrak iruditan, 'Donostian ibiltari' erakusketan

Bizkaie! 2012-08-10 15:08   Kulturea

Donostian ibiltari erakusketea 60 urtean Donostiako Zinemaldian izan diran izarren 80 argazkik osotzen dabe. Irudiotan, besteak beste, Eva Mari Saint, John Travolta, Kirk Douglas, Lana Turner, Kim Nova eta Anita Ekberg agiri dira. San Telmo museoan dagoz ikusgai, irailaren 30era arte.

Hamaika ekitaldi atondu ditue astegoienean Bermeon 1912ko galarrenan hildakoak gogoratzeko

Bizkaie! 2012-08-10 12:03

Makina bat ekitaldi izango dira astegoienean Bermeon 1912ko abuztuaren 12ko galarrenan hildako arrantzaleen omenez. Barikuan, 12:30ean hildakoei omenaldia eta lora-eskaintzea egingo jake portu zaharrean.

Werner Herzog zinemagilearen ganeko mintegia, irailean, Bilbao Arten

Bizkaie! 2012-08-09 15:42   Zinemea

Angel Sala goidoilari eta zinema-kritikariak Werner Herzog zinemagilearen ganeko mintegia emongo dau irailaren 10ean eta 11 Bilbao Arte Fundazinoaren egoitzan. Ikastaroa doban da, baina izena emon behar da derrigor, irailaren 8a baino lehen.

Ramon Agirrek eta Niko Lizeagak 'Bejondaigula!' antzezlana estreinauko dabe Donostian

Bizkaie! 2012-08-09 12:14   Kulturea

Ramon Agirre eta Niko Lizeaga aktoreek Bejondaigula! antzezlana estreinauko dabe eguenean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Carles Albeolak katalanez idatzitako lanak mundu guztiko antzokietan hogei urte baino gehiagoz ibilitako aktore beterano bi ditu protagonista.