Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-04-09 11:05   Euskerea berbagai

Aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zan ekitaldian, eta Euskarabidearen izenean, Maximino Gomez erakunde horretako zuzendari kudeatzailea.

Aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zan ekitaldian, eta Euskarabidearen izenean, Maximino Gomez erakunde horretako zuzendari kudeatzailea.

Lankidetza hitzarmenak 2014ko lan arloak zehazten ditu. Halanda ze, sinatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurten 80.000 euro erabiliko ditu Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoan egingo dituan beharretarako, eta Nafarroan Onomastikako eta Toponimiako lanak egiteko.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak ondoko egitasmoak gauzatuko ditu: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan Nafarroako berezko aldaerak sartzen lagunduko dau, hizkuntza kalidadearen zerbitzua martxan ipinte laguntzinoa emongo dau, eta Euskaltzaindiak behar dituan itzulpenak egingo ditu. Honeek lan honeek Euskarabideko beharginek burutuko ditue.

Euskereari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen arabera, Euskaltzaindia da erakunde aholku-emoile ofiziala Nafarroan, euskerearen hizkuntza arauak ezartzeko arloan. Foru Lege berean arautzen da Euskaltzaindiak toponimia gaietan izan behar dauen jarduerea, toponimia gaien ganeko txostenak emoteko erakunde dan aldetik.

Hitzarmena sinatu ostean, erakundeetako ordezkariek Nafarroako Gobernuak euskera erakusteko aurten egokitu dituan instalazinoak bisitau ditue, Iruñeko Bartolomé de Carranza kalean kokatutako helduen ikastegien egoitzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu