Liburu digitalak doban garagarriletik aurrera, EAEko udal liburutegietan

Bizkaie! 2014-04-10 14:34

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak sinatu barri dau akordioa Euskadiko Editoreen Elkarteagaz eta Euskal Editoreen Elkarteagaz. Holan, udal liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalak debalde hartu ahal izango ditue, 21 egunez, bai liburutegietan bertan bai Internet bidez bere. Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean 230 udal liburutegi dagoz, eta 540.000 bazkide baino gehiago ditu.

Feminismoa eta unibersidadearen arteko harremana, aztergai gaur Leioan

Bizkaie! 2014-04-10 12:52   jardunaldiak

Gaur, apirilak 10, Begirada Feministak 2014: unibesidadea eta feminismoaren arteko harremanak jardunaldia egingo dabe EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean, Leioan.

Lurrunezko trena egunero ibiliko da martxan Aste Santuan

Bizkaie! 2014-04-10 11:53

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen zerbitzu berezia eskainiko dau egunero Aste Santuan. Lurrunezko tren-makinea trenbidera bueltauko da jaiegunetako eskariari erantzuteko. Apirilaren 17tik 21era, biak be tartean, tren bi ipiniko ditue martxan.

Martxan dagoz Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

Bizkaie! 2014-04-10 11:09   Bertsolaritzea

Hego Uribeko bertsolariak izan dira kantetan lehenengoak. Barikuan jokatu eben lehenengo kanporaketea Arrigorriagan, eta Peio Ormazabal Villanuevak irabazi eban. Bigarren kanporaketea, gaur, eguena, jokatuko dabe Bilbon.

Iñaki Markotegi da Galtzagorri alkarteko presidente barria

Bizkaie! 2014-04-10 10:49   kulturbiz

Galtzagorri ume eta gazte literatura alkarteak Biltzar Orokorrean aho batez erabagi ebanez, Iñaki Markotegi liburuzaina izango da aurrerantzean erakundeko presidentea. Azkenengo hiru urteotan Aitziber Alonso ilustratzailea izan da alkarteko arduradun nagusia.

Hamar ikastetxetako 200 ikasle izango dira Lauro ikastolan egingo dan Ikasle Laguntzaile V. Jardunaldian

Bizkaie! 2014-04-10 10:38

Eskola bizikidetzea hobetzea helburu dauen Ikasle Laguntzaile proiektuaren bosgarren jardunaldia egingo da Lauro ikastolan eguen honetan, apirilaren 10ean, programan ibili diran hamar ikastetxeetako 200dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Ekitaldiaren asmoa gazte horreek autortu eta ikusarazotea da.

Ager Monasteriok eta Lore Barrenak irabazi dabe Bermeoko X. Bertsopapel Lehiaketea

Bizkaie! 2014-04-09 18:32   Bertsolaritzea

Bermeoko Udalak, herriko ikastetxeekaz batera antolatu dauen X. Bertsopapel Lehiaketearen irabazleek martitzenean jaso zituen sariak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian. Ager Monasterio eta Lore Barrena irabazleek euren bertsoak kantau zituen, eta Mikel Retolaza eta Jon Arano bertsolariek be bertsotan jardun eben.

Antoni Tapiesen 'L’Esperit català' lana ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2014-04-09 17:06   Kulturea

Artista katalanaren margolan enblematikoa bagilaren 30era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan, Nafarroako Unibersidadea Museoaren aldi baterako maileguari esker. Antoni Tapiesek 1971n egindako lanean, senyera katalanaren lau barra bertikal agiri dira, azpia esaldiz beteta, besteak beste, libertat, Catalunya viu eta Visca Catalunya.

Iberoamerikako musikearen aniztasuna zabaltzeko asmoz sortu dabe EXIB erakusketea

Dabi Piedra Robledo 2014-04-09 15:42   Musikea

Bilbon egingo dabe, maiatzaren 8tik 10era, Musika Iberoamerikarraren Erakusketea, EXIB. Hiru egunez, musika emonaldiak, profesionalen arteko hartu-emonetarako guneak, mahai-inguruak eta bestelako jarduerak egongo dira. Hizkuntza gitxituek be leku berezia izango dabe, izan be, antolatzaileen arabera, euren asmoa ez da danok ezagutzen dogun musika latino globalizadua erakustea, Iberoamerikako kulturen aniztasuna bere osotasunean erakustea baino.

Gasa, petrolioa... tartean dagozanean, beti dago matrakea

Markues 2014-04-09 15:06   Begi betegarri

Okela sormen lantegia martxan Bilbon

Bizkaie! 2014-04-09 13:55   kulturbiz

Okela Sormen Lantegia, euskal arte garaikidea ardatz izanik pentsamendu kritikoa, gogoetea, eztabaidea eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio dan espazio edegia, topalekua eta alkargunea, arte eragileen eta herritarren arteko alkarlankidetzea eta harreman eremuak eskainiko dituana.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Oskar Arantzabalen 'Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari' eta Mitxelko Urangaren 'Eros(ki)' lanak kalean dira

Bizkaie! 2014-04-09 12:36   kulturbiz

Igazko Juan Zelaia saria irabazi eben saiakerak aurkeztu barri ditu Pamiela argitaletxeak, Oskar Arantzabalek idatzitako Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Upaingoa izeneko sailean kaleratu ditue.

Kimuak 2013ren aurkezpena Bilbon eta Gasteizen

Bizkaie! 2014-04-09 11:39   Barriak

Bilboko emonaldia Alondigako auditoriumean izango da eguaztenean, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan. Kimuak egitasmoko koordinatzaile Esther Cabero eta A Political Story film laburreko zuzendari Lander Camarero eta Mikel Llamosas protagonista izango dira bertan saioa aurkezteko.

Euskerearen Aholku Batzordeak urteko lehenengo bilkurea egin dau bart

Bizkaie! 2014-04-09 11:13   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak bere jarduerearen muinean jarri dau euskerearen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati jagokon trataerea emonez, eta Euskara 21. Itun barritu baterantz dokumentuan jasotakoa da Jaurlaritzea gauzatzen dagoan eta legealdi osoan zehar gauzatuko dauen hizkuntza politikearen gidalerroa. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana da gidalerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-04-09 11:05   Euskerea berbagai

Aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zan ekitaldian, eta Euskarabidearen izenean, Maximino Gomez erakunde horretako zuzendari kudeatzailea.

'Bertsolaritza irakaskuntzan' programea diruz laguntzeari itxi deutso Nafarroako Hezkuntza Sailak

Bizkaie! 2014-04-08 18:50   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsozale Alkarteko lehendakariak adierazo dauenez egoera horrek egoera larrian jarten dau ez bakarrik Bertsolaritza irakaskuntzan programea, baita Nafarroako Bertsozale Alkartearen proiektua bera be. Horregaitik, Hezkuntza sailari eskatu nahi deutsagu bere konpromisoak bete daizala eta Bertsolaritza irakaskuntzan programea modu duin eta iraunkorrez finantzau daiala.

'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa ibiltaria martxan da Gipuzkoan

Bizkaie! 2014-04-08 15:47   Euskerea berbagai

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazinoak eta lurraldeko udalek lankidetzan antolatutako Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, Oiartzunen hasita, euskereak bizi izandako zapalkuntzearen barri emateko.

Alex Txikonek Kangchenjunga igongo dau, alderdirik gatxenetik

Dabi Piedra Robledo 2014-04-08 15:33

Munduko mendirik altuenetan hirugarrena dan Kangchenjunga (8.556 m), iparraldetik igon nahi dau Alex Txikonek, Denis Urubko eta Adam Bielecki mendizaleakaz batera egingo dauen espedizinoan. Berez, ipar isurialdea ezezagunagoa da baina, ganera, bide barri bat zabaldu nahi dau espedizinoak.

Misia portugaldarrak III. Noites de Fado zikloa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan

Bizkaie! 2014-04-08 13:46   Musikea

Misia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez.

Iban Zalduak 'Inon ez, inoiz ez' ipuin liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-04-08 13:14   Kulturea

Estilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.