Koke Martinezen arte surrealistea ikusgai dago Bizkaia Aretoan
2013-03-07 14:56 KultureaJose Maria Koke Martinezek EHUri dohaintzan emondako 200 lanen aukeraketea da Koke Martinez and the Basque children of '37 erakusketa koloretsua. 1937an, Santurtzitik Southamptonera Habana ontzian joandako umeetako bat izan zan. Arte surrealistea, misteriotsua eta onirikoa, jorratu eban artista nafarrak Britainia Handian.
Bilbo, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiek eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2013-03-07 14:45 kulturbizBilbo, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiek eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dabe euskal onomastikearen eremuan alkarregaz jarduteko. Hitzarmena, Mario Iceta Bilboko gotzainak, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dabe.
Andres de Mañarikuaren testu bildumea argitaratu dau Labayruk
2013-03-07 14:11 kulturbizEstudios acerca de la cristianización del País Vasco Andres de Mañarikuaren testu bildumea aurkeztu dau Labayru Ikastegiak. Kristinautasuna Euskal Herrian ezartzeko prozesua sakon jorratu eban historialari eta ikertzaile bilbotarrak. Ander Manterola izan da testu-hautaketea eta edizinoaren arduraduna.
Martiak 8: II. Climbing Girl Party Leioan
2013-03-07 13:47Lehenengo edizinoaren arrakastea ikusita, martiaren 8an, 17:00etatik 20:30etara, Sakoneta Kiroldegiko Rokodromoan, Leioa Mendi Taldeak II. Climbing Girl Partya antolatu dau aurten be Leioako Udalaren eta herriko zenbait dendaren babesagaz.
Getxoko 9. Gaztai Azokeak 18 gaztaigile batuko ditu eguenetik domekara bitartean
2013-03-07 11:10 Jan edanakGetxoko 9. Gaztai Azokea egingo da eguenetik domekara, martiaren 7tik 10era bitartean eta jatorri anitzeko 18 gaztaigile batuko ditu Algortako Geltokia plazan kokatuko diran saltokietan.
'Publikoari gorroto' lanak irabazi dau Donostia Antzerki Saria
2013-03-07 10:20 KultureaManex Fuschek zuzendutako Publikoari gorroto antzezlanak irabazi dau Donostia Antzerki Saria. Ander Lipus aktore markinarra da antzezle nagusia. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak aurreko urtean urian taularatu ziran euskerazko antzezlanen artean banatzen dau hau sari hau.
Bertso barnetegia Gorozikako aterpetxean
2013-03-07 09:23 BertsolaritzeaMartian bertso barnetegia egingo da Gorozikako aterpetxean. Bertso eskoletako eta bat-batean lehen pausuak emoten dabilzan ume eta gaztetxuak batuko dira barikutik domekara, martiaren 8tik 10era, hain zuzen be.
Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketeak 4.200dik gora partaide izango ditu
2013-03-06 17:32 kulturbizDanetara, 4.215 lagunek emon dabe izena www.bilbao.net webgunearen bidez, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai izan dan Fernando Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketan parte hartzeko.
Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bersino barria aurkeztu dau, 42.942 formakoa
2013-03-06 14:53 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Hiztegi Batuaren azken bersinoa aurkeztu dau, eta daborduko sarean dago konsultagai. Danetara, 42.942 forma ditu orain hiztegiak. Ekitaldi berean UZEI eta Akademiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe erakunde bietako ordezkariek.
'Gidabaimena Euskaraz' kanpainan ehun gazte baino gehiago ibili ziran 2012an
2013-03-06 13:34 Euskerea berbagaiGidabaimena aterateko azterketak euskeraz egitera animetan dituan kanpaineak hirugarren urtea bete dau eta gorako bidean dago. Izan be, 2012an, lehenengo aldiz gainditu da ehun parte-hartzaileren kopurua.
'Ni ere, UEU' kanpainea abiatu dau Udako Euskal Unibersidadeak
2013-03-06 12:27 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak Ni ere, UEU kanpainea ipini dau martxan. Erakundeak bizi dauen garai gogor honetan, UEU ezagutzera emon eta atxikimenduak jasotea da ekimenaren helburu nagusia. Sare sozialek garrantzi berezia izango dabe, eta bertan idazle, aktore, sukaldari eta zientzialari ezagunak ikusiko doguz, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Juan Mari Arzak, Ilaski Serrano, Kirmen Uribe eta Gorka Otxoa.
Bilboko Udal Musika Eskoleak 'Belarritxar' ikuskizuna estreinauko dau Campos Antzokian
2013-03-06 11:47 MusikeaBilboko Udal Musika Bandako irakasleek eguaztenean, hilaren 6an, batez be txikienei zuzendutakoa bada be, familiartean gozetako ikuskizun musikal dibertigarri barri bat estreinauko dabe Campos Antzokian. Belarritxar, musikearen bidaian Patxi Laborda jantza maisuak idatzitako eta zuzendutako kontzertu didaktikoa da eta 50 minutuko iraupena dauen euskerazko ipuin musikatu bat da.
'Hogeita abar urte' lelopean, maiatzaren 12an egingo dau Seaskak 30. Herri Urrats
2013-03-05 14:48 Euskerea berbagaiSeaskak Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaiaren 30. urtemugea ospatuko dau maiatzaren 12an, Senperen, Hogeita abar urte lelopean. Bixente Hirigarai Intxai bertsolariak sortu dau aurtengo leloa, eta Paxkal Indok logoa. Kantua, barriz, Xutik taldeak egin dau.
Andrea Abaliaren eta Lide Kaltzadaren 'Alter ego' erakusketa barria Bizkaiko Batzar Nagusietan
2013-03-05 13:09 KultureaBilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa-aretoak Alter Ego erakusketa barria hartuko dau apirilaren 6ra arte, barriro be jentearen aurrean jarteko UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko artista gazteek egindako lana, hori guztiori Bizkaiko Batzar Nagusiek Euskal Herriko Unibersidadeagaz daben lankidetza hitzarmenaren barruan.
Japoniako Nikkatsu produkzino-etxeari buruzko atzera begirakoa atondu dau Alondigeak
2013-03-05 12:49 BarriakNikkatsu japoniar produkzino-etxeak egindako pelikulen zikloa antolatu dau Bilboko Alondigako Zinematekeak. Martiaren 6tik apirilaren 11ra bitartean, hamahiru lan proiektauko ditue. 100 urte bete barri ditu Nikkatsu etxeak.
2012an be kalidade oneko txakolina izan da Bizkaian
2013-03-05 12:03 Jan edanakBizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak emondako datuen arabera, danetara, 1.647.674 litro txakolin egin ditue, 2011n baino 5.000 litro gehiago. Gehiena txakolin zuria izan da, % 98,7, hain zuzen be; gorria % 0,23 eta txakolin baltza % 0,67; ganerakoan, ardao bereziak dagoz (mahats batze berantiarrekoak eta bisdunak).
Martiaren 21ean abiatuko da Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren 'No More Tour'
2013-03-05 11:00 MusikeaMusikaren munduan 30 urte bete dituala ospatzeko, mundu mailako kontzertu birea egingo dau Fermin Muguruzak Kontrakantxa taldeagaz batera. No more tour izena izango dauen birea Kurdistanen hasiko da martiaren 21ean.
EHUk 'Zientziadun emakumeak' jardunaldia egingo dau martiaren 8an
2013-03-05 10:42 jardunaldiakMartiaren 8an, Zientziadun emakumeak jardunaldia egingo dabe EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Topaketen amaieran, Anne Rougée-ren Les femmes de génie sont rares? antzezlana taularatuko dabe.
Martxan da Nontzefilm zinema eta animazinoko film laburren lehiaketea
2013-03-04 17:19 BarriakNontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea martxan da, lanak bialtzeko epea edegi barri dabe. Zinema edo animazinozko lanak parte hartu ahal dabe. Azkenengo eguna apirilaren 12a izango da.
Igelaren Bandak 'Preguntatxo bat' hamahiru kantako diskoa plazaratu dau
2013-03-04 14:23 MusikeaDoinu tradizionalak oinarri dituan Preguntatxo bat diskoa argitaratu barri dau Igelaren Banda hirukoteak. Elkar etxeak kaleratu dau Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek atondutako hamahiru kantako lana. Laster hasiko dira zuzeneakoak eskaintzen.




















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...