WOP 2013 jaialdia egun bakarrean egingo da, urriaren 11n

Bizkaie! 2013-09-20 14:00   Musikea

The Walk On Project Fundazinoak antolatzen dauen WOP 2013 jaialdiaren behin betiko kartela jakinarazo dau. Egun bakarrean egingo dira kontzertuak urriaren 11n, eta La Casillan barik, Santana 27 aretoan egingo da aurten. North Mississippi Allstars, Lisa & The Lips, Capsula, Lightning Malcom, Sonic Trash eta WOP Band taldeek osotuko dabe egitaraua.

Donostiako 61. Zinemaldiak zortzi egun ditu aurretik

Bizkaie! 2013-09-20 11:42   Barriak

Zortzi egunez zinemea izango da nagusi beste behin Donostian, hemen da-eta Zinemaldia. Juan Jose Campanella zuzendari argentinarraren Futbolín animazinozko lehenengo pelikuleak edegiko dau 61. edizinoa, Kursaalen. Unax Ugalde eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dabe inaugurazino-ekitaldia, 21:00etatik aurrera.

UEMAren eretxiz, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak udalerri euskaldunak autortu arren ez dakar euskalduntzeko neurririk

Bizkaie! 2013-09-20 10:56   Euskerea berbagai

Horixe da eskatzen doguna: udalerri euskaldunek hizkuntzearen biziraupenean daben garrantzia autortzetik abiatuta, udalerri horreek zaindu eta erabateko normalizazinoa lortzeko behar dituen hizkuntza politika aurrerakoiak alkarlanean bultzatzea.

Berbalagun, etorkinentzako euskera eskolak eta euskerea ikasteko diru-laguntzinoak aurkeztu ditu Bermeoko Udalak

Bizkaie! 2013-09-19 17:32   Euskerea berbagai

Maite Alvarez Bermeoko Euskara Saileko buruak adierazo dauenez, hiru ekimen horreen helburua da herrian euskerearen erabilerea bultzatzea, danok euskeraz bizi ahal izateko.

Monumentuen konserbazinoa izango da aurtengo Ondareari buruzko Europako Jardunaldien ardatza

Bizkaie! 2013-09-19 15:50   jardunaldiak

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak Bizkaiko 60 udalerritaraino helduko dira aurten. Atzokoa biharko da edizino honetako leloa, eta ondarearen konserbazinoa dau ardatz. Urrian, 150 jardueratik gora eskainiko ditue.

Martxan da 'Bilbon Eskolatik antzerkira' ekimena

Bizkaie! 2013-09-19 15:06   Kulturea

Hemeretzigarren edizinoa dau aurten Bilbon Eskolatik antzerkira programeak. Emonaldiak eskaintzeaz aparte, Bilboko Udalak material didaktikoa ipinten dau ikastetxeen eskura. Igaz, uriko 32 ikastetxetako 6.573 ikasleek hartu eben parte.

Alemaniako Rework taldeak Bilboko Guggenheim Museoan joko dau barikuan

Bizkaie! 2013-09-19 12:35   Musikea

Rework Live taldeak edegiko dau ikasturtea Art After Dark egitarauan, Bilboko Guggenheim Museoan. Joaquín Reyes eta Javi Auto DJak be oholtza ganean ikusteko aukerea izango dogu barikuan, hilak 20, 22:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hemen da perretxiko sasoia... Baina iratxoentzako be zeozertxu itxi eh!!!

Angel Dominguez 2013-09-19 11:50   Begi betegarri

Euskal literaturea nazinoarteko topaketetan izango da irailean eta urrian

Bizkaie! 2013-09-19 10:57   Kulturea

Cervantes Institutuaren ekimenez, aurten Miren Agur Meabe, Iban Zaldua, Jon Juaristi eta Karlos Linazasoro euskal idazleak izango dira 30 años de creación y diálogo izenburupean egingo diran Verineseko literatura topaketan. Estaduko hizkuntza desberdinetako idazle eta kritiko taldea batzen da urtero jardunaldiotan, Pendueles herrian (Asturias).

Lan arloko eragileak be, 'Zatoz euskaltegira!' kanpaineagaz bat

Bizkaie! 2013-09-18 18:36   Euskerea berbagai

Euskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainaren barruan, lan arloko eragileek agerraldia egin dabe gaur Bilbon, Euskaltzaindiko egoitzan.

'Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona' Ramon de Zubiaurreren lan ezaguna ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2013-09-18 14:46   Kulturea

Ramon de Zubiaurrek 1924. urte inguruan pintautako Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona da Bilboko Arte Eder Museoko Obra Konbidau barria. Madrilgo Reina Sofia Museotik ekarri dabe, eta urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai.

UEUk 10 ikastaro antolatu ditu Eibarren udagoienerako

Bizkaie! 2013-09-18 14:32   kulturbiz

UEUk on line bidezko ikastaroen eskaintzea handitzea erabagi dau aurten eta hori atzemon daiteke udagoieneko eskaintza honetan be, besteak beste, ikaslego potentzial zabalagora heltzeko aukerea emoten dau; denpora/lekua aldagaiak norberak erabagiten ditu; malgutasuna emoten dau eguneroko zereginakaz buztartzeko; eta Euskal Herritik kanpo bizi diranek be euskeraz ikasi leikie.

'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urritik aurrera, Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2013-09-18 13:01   Kulturea

Bilboko Alondigeak Guerrilla Girls 1985-2013 artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakoa edegiko dau urriaren 3an. 1960ko hamarkadan sortutako arte feministearen mobimentuko ahots garrantzitsua da AEBetako taldea. Erakusketea 2014ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.

Kimuak 2013 katalogo barriak Donostia Zinemaldiko Zinemira atalaren barruan hasiko dau bere ibilbidea

Bizkaie! 2013-09-18 12:51   Barriak

Kimuak 2013 katalogoan dagoz Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, For Your Own Safety, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.

3.367 lanek hartuko dabe parte Bilboko 55. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldian

Bizkaie! 2013-09-18 11:18   Barriak

Aurten, zemendiaren 15etik 22ra izango dan Zinebi 55ek Euskadin produzidutako 115 lan jaso ditu, igaz baino % 47 gehiago, igaz 78 lan aurkeztu baitziran.

Ana Laura Alaez, June Crespo eta Adelina Moyano, 2013ko Gure Artea saridunak

Bizkaie! 2013-09-18 10:54   sariak-autortzak

Ana Laura Alaez eta June Crespo artistek, eta Adelina Moyano ikertzaileak jasoko ditue 2013ko Gure Artea sariak. Gasteizko Artium Museoan egingo dabe sari-emotea, urriaren amaieran.

Anne-Lise Broyerren 'Au Rois du bois' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2013-09-17 18:15   Kulturea

Anne-Lise Broyer artista frantsesaren argazki erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan. Argazkigintzeak literaturea, zinemea, marrazki eta grabaduekaz daukan loturea jorratzen ditu. Au Rois du bois zemendiaren 3ra arte egongo da ikusgai.

Txinatarrek ezkonberbea emoten dabenean (I)

Zigor Aldama 2013-09-17 15:48   Bidaide

Txinan sano merkea da ezkontzea; Erregistro Zibileko edozen bulegotan 9 yuan (1,1 euro) ordaindu eta ziurtagiria emoten deutsue. Ez da zeremoniarik izaten, normalean arpegikera desatsegin eta kopeta iluneko funtzionario batek agiriak jaso, bikoteari begiratu azkarra egin eta kolpe sendoa emonez, agiriko laukitxuan zigilu gorria jarten dau.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-17 15:43   Bertsolaritzea

Euskal Herri osoko 43 bertsolarik ekingo deutse Bertsolari Txapelketa Nagusiari Amasa-Villabonan, irailaren 29an. Aurreko txapelketako finalistak eta herrialdeko bakotxeko txapelketetan sailkatuak izango dira lehian, Andoni Egaña izan ezik, 2009ko finalean izan arren uko egin deutso-eta parte hartzeari. Abenduaren 15ean jokatuko da finala, Barakaldoko BECen.

Iraia Okina Bratislavako Ilustratzaileen Bienalean saritua

Bizkaie! 2013-09-17 14:01   sariak-autortzak

Egunotan Bratislavan martxan dagoan Ilustratzaileen Bienalean Iraia Okinak urrezko plakea irabazi dau Joxan Ormazabalek idatzitako Ilargia esnatu da ipuineko marrazkiakaz.