Katixa Dolhare-Zaldunbidek 'Biribilgune' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2014-04-22 12:56   Kulturea

Irakasle lapurtarraren lehenengo nobelea da Elkar argitaletxeak, Elkar Fundazinoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen daben Gazteluma bekearen bidez plazaratutakoa. Polizia Nazionaleko agentea da liburuko protagonistea, eta Legez Kanpoko Immigrazino Errepresiboaren zerbitzu batean egiten dau behar. Polizia nobela generoaren parodia dala dino egileak.

Urteak emon ditu Katixa Dolhare-Zaldunbidek frantses irakasle Parisko kanpoaldeko auzoetan, eta han bizi eta ikusitakoak kontau ditu liburuan. Auzo askotan biribilguneak dira gune berde bakarra, eta hantxe egiten ditue piknikak. Miseria urbanoa zer dan ezagutu dau han, eta irakasle baino, gehienetan psikologo lana egin behar izan dauela dino.

Euskal Herritik Parisera egiten zituan bidaietan Itxaro Bordak sortutako Amaia Ezpeldoi detektibearen liburuak zituan irakurgai. Irakurketa hareei keinu egin deutsie egileak bere lehenengo nobelan.

Biribilgune fikzinozko lehenengo lana bada be, Dolhare-Zaldunbidek baditu argitaratuak literatur azterketak frantsesez, berbarako, Jean Tortel poetearen ganeko tesia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu