Euskal Akuarelisten Alkartearen erakusketa kolektiboa ikusgai Bilboko Ondare aretoan
2013-05-06 13:45 KultureaEuskal Akuarelisten Alkartearen 200 Taldeko Erakusketea, 68 urtetan zehar, bai gurean, zein nazinoartean, urmargo bidezko sorkuntzan erreferente bilakatu dan talde honen urtemuga-ospakizunaren ekitaldi nagusia da.
Igon Olaguenaga: 'Denporea emotearren hasi ginan, gure asmoa ez zan honaino heltzea'
2013-05-06 12:34 Barriketan Mandoilek taldeko abeslaria'Stock Umorea' udako eskolea izango da Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian
2013-05-06 11:29 kulturbizLekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdiak Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Nazinoarteko Eskolea sortu dau. Anbizino handiko proiektua da, zabala, profesionala eta nazinoartekoa, eta bagilaren 24tik garagarrilaren 14ra bitartean hamar ikastaro eskainiko ditu.
We Are Standard eta Mendetz taldeek edegiko dabe MAZ Basauri jaialdia
2013-05-03 13:42 MusikeaHemen da MAZ Basauri jaialdiaren bigarren edizinoa. Lau kontzertu eskainiko ditue Social Antzokian, lehenengoa maiatzaren 3an, 21:00etan: We Are Standard eta Mendetz. Ganera, talde bizkaitarrak Day disko barria lehenengoz aurkeztuko dau Euskal Herrian.
Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
2013-05-03 12:26 Euskerea berbagaiAtzo, maiatzak 2, hil zan Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina, 81 urte zituala. 2008ko maiatzaren 10ean, Mendebalde Kultura Alkarteak omenaldia egin eutson, euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile izateagaitik.
Bizibidaiak jardunaldiek unibersidadea eta bizikletea buztartuko ditue Bilbon
2013-05-03 11:42 kulturbizUnibersidadea eta bizikletearen mundua batuko ditue gaur eta bihar Bizibidaiak jardunaldiek, EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan, Bilbon. Lau berbaldi eta mahai-ingurua atondu dira, eta 35 kilometroko osteratxua bere bai zapatu goizean.
'Udab-Herri Soinuak', musika, kantu eta jantzak buztartuta Markina-Xemeinen
2013-05-02 18:38 kulturbizUhagon alkarteko kideen helburu nagusia da: Markina-Xemeinen diziplina artistiko desbardinak lantzen dituen alkarte edo norbanakoen arteko hartu-emonak bultzatzea, euren artean proiektu eta ideia barritzaileak sortu daitezan.
BOSek 17 programa eta 34 kontzertu eskainiko ditu hurrengo denporaldian
2013-05-02 18:07 MusikeaBilboko Orkestra Sinfonikoak 2013-2014 denporaldia aurkeztu dau. Danetara, 17 programa eta 34 kontzertu eskainiko ditu, eta ganbera denporaldian beste hamar kontzertu izango dira. Urriaren 3an hasiko da egitaraua, Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan, betiko lez.
Hamar euskal zinemagileren lanak, Bilboko 19. Fant jaialdian
2013-05-02 15:47 BarriakZinema fantastikoaren Fant jaialdian igaz hasi ziran bertoko zinemagileei beren-beregi gordetako sailagaz. Arrakastea ikusita, aurten hamar film labur eskainiko ditue Fant laburrean-Euskal filmak atalean, barikuan, gaueko hamarretan hasita. Fant jaialdiak hilaren 3an hasi, eta maiatzaren 10era arte iraungo dau.
'Gernikatik Gure Arteara. Imajinario berriak suntsitu eta eraikitzea' erakusketea Bilbon
2013-05-02 15:45 KultureaBizkaiko Legebatzarrak Bilbon daukan egoitzako arte-bildumako artelanetako batzuk jarriko ditu ikusgai lehenengoz. Gernikatik Gure Arteara. Imajinario berriak suntsitu eta eraikitzea izeneko erakusketea 11 artelanez osotuta dago.
Bost mila eta bostehun berbalagun
2013-05-02 11:36 Euskerea berbagai5.500 berbalagun edo mintzalagun dagoz Euskal Herri osoan. 5.500 herritar, euskaldunon komunidadeko kide aktibo izateko prest. Nork esango eutsen Donostiako Bagera euskaltzaleen alkarteko kideei, orain 20 urte martxan jarri eben egitasmo apal hori hainbesteraino zabalduko zanik?
Errotarik errota, naturea eta kulturea buztartuz Zeanurin
2013-05-02 11:31Maiatzaren 5erako prestau dabe Joko Alai eta Ipizki Taldeak 2013ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten zortzigarren edizinoa betekoa dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazoten dabenez, helburuak hasierako berberak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.
70 ume inguru Iparraldeko bertso eskolen topaketetan
2013-05-02 02:00 BertsolaritzeaAzkenean, 6 pasau ziran bagilaren 1ean Aiherran jokatuko dan Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera: Nahia Sasco, Kerman Diz, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Aitor Servier eta Lur Renteria.
'Gogoa kirolean' Mendebalde Kultura Alkartearen XVII. jardunaldiak Bilbon maiatzaren 3an eta 4an
2013-04-30 18:36 Euskerea berbagaiGogoa kirolean izenburupean, urteroko hitzordua antolatu dau Mendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 3 eta 4rako. Berbaldiok Bilboko Plaza Barria 15ean, Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira.
Zarama taldea bueltan da hiru kantako 'Sinestezina' disko laburragaz
2013-04-30 15:47 MusikeaZarama taldea bueltan da. Hiru kantako diskoa dakar Santurtziko boskoteak, Sinestezina (Baga-biga). Singlearen filosofia dalakoa berreskuratu dabe bederatzigarren lan honetan. Zuzenekoak emoteko prest dago talde beteranoa, maiatzaren 26an Ibilaldia jaian joko dabe, Portugaleten.
Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak VIII. Ciutat de Lliria Nazinoarteko Hari Lehiaketea irabazi dau
2013-04-30 15:25 MusikeaMusikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin karrerea egin ondoren, Berlinera joan zan De Felipe eta han jarraitzen dau gradundokoa amaitzen UDK-Berlin kontserbatorio ospetsuan, Viviane Hagner kontzertista ospetsuagaz.
Udabarria bertsoz beteta dator Santutxura
2013-04-30 14:57 BertsolaritzeaSaioak maiatzaren 4an, 11n eta 18an izango dira. Ganera, hilaren 23an, Oskar Estangak gidatuta, Bat-batean izeneko ikuskizuna eskainiko dau, bertsoak eta munduko musika tradizionalak batzen dituana.
30. Herri Urrats jaia aurkeztu dabe Baionan
2013-04-30 13:26 Euskerea berbagaiAurkeztu barri dabe Herri Urratsen aurtengo edizinoa Baionan, hain zuzen be 30.a izango dana. Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia maiatzaren 12an izango da, Kanboko Xalbador ikastetxearen alde. Aurtengo leloa Hogeita abar urte izango da.
'(Con)fines del Arte', artearen gorabeherak aztergai Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako berbaldi zikloan
2013-04-30 12:42 kulturbizBidebarrieta Kulturguneak, (Con)fines del Arte izenburupean Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan lau topaketen artetik lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 6an. Egitarauaren helburua, gaur egungo Arteak bizi dauen bidegurutzeari buruzko eztabaidarako eta gogoetarako foro izatea da.
















sarrera bi gure ditut
»» Mendi Tour Busturia