Iñigo Aranbarrik 'Apirila' bere laugarren nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2014-04-15 18:31   Kulturea

Gaur egungo egoerea eta 1766ko Azkotiko matxinadea lotu ditu Iñigo Aranbarrik Apirila (Susa) nobelan. Idazle azkoitiarraren laugarren eleberria da hau.

Gaur egungo egoerea eta 1766ko Azkotiko matxinadea lotu ditu Iñigo Aranbarrik Apirila (Susa) nobelan. Idazle azkoitiarraren laugarren eleberria da hau.

Esteban Alberdi gaur egungo Azkoitian bizi da, behar barik dago eta familia gero eta urrunago dauka. Egoera latza bizi dau. Kalean emoten dau denpora gehien, eta han topauko dabe egun baten, behearen ganean, buruan kolpe ederra daukala. Larri daroe ospitalera, koman.

Egoera horretan, 1766ko apirileko Azkoitian ikusiko dau bere burua. Sasoi ilunak izan ziran hareek bere. Apirilaren 14an Gosearen matxinadea deitu zana biztu zan. Jauntxuek garia eta artoaren prezioa karutu egin zituen, eta herritarrek ezin eben prezio horrek ordaindu. Gosea ez egoan urrun. Holantxe hasi zan matxinadea. Esteban Alberdi protagonistea barbero lan egiten eban XVIII. mendeko Azkoitian, eta Teresa bere gaur egungo andreagaz dagoz ezkonduta.

Plano bi horreek buztartu ditu Aranbarrik nobelan, bietan dauka sasoiak, egoera ekonomikoak garrantzi handia. Edozelan be, ez dau nobela historikorik idatzi gura izan, aurkezpenean adierazo ebanez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu