Martxan da 'domeinuak.eus' webgunea

Bizkaie! 2014-04-16 13:00

Puntu Eus proiektuaren sustatzaileek .eus domeinua daukan lehenengo gunea ipini barri dabe sarean, Domeinuak.eus. Apirilaren 26an prozesuaren faseen ganeko informazinoa zabalduko dala jakinarazo dabe.

Puntu Eus proiektuaren sustatzaileek .eus domeinua daukan lehenengo gunea ipini barri dabe sarean, Domeinuak.eus. Apirilaren 26an prozesuaren faseen ganeko informazinoa zabalduko dala jakinarazo dabe.

Igaz, bagilaren 14an, Interneteko domeinuak arautzen dituan ICANN erakundeak oneretxia emon eutson .eus domeinuari. Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egin eben agerraldia egitasmoa azaltzeko. 2008an sortu zan Puntu Eus alkartea, eta 2012an fundazino izaerea hartu eban, ICANNen eskaerea egiteko.

Ondoko erakunde eta alkarteek babestu dabe ekimena, besteak beste: Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibersidadea, Ikastolen Elkartea, EITB, Euskal Idazleen Elkartea, Kontseilua eta Eusko Jaurlaritzea.

Joan Mari Torrealdaik Bilbon egindako aurkezpenean adierazo ebanez, euskerearen herriaren nazinoarteko autorpena da, '.eus' lehen mailako Interneteko domeinua baita, hau da, komunidadearen garapen lokalerako tresna global bat. Domeinua martxan jarteak beste pausu bat aurrera egitea ekarriko dau: Nazinoarteko autorpenetik harago, euskerearen herria munduaren aurrean ikusgarri bilakatzeko modua izango da.

Puntu Euskal ekimeneko kideek bideo bat zabaldu dabe, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu