Klis-klasikoak bildumako hiru liburu barri aurkeztu ditu Galtzagorrik
2012-12-19 14:19 KultureaAmattoren Uzta, Tom Sawyer-en abenturak eta Elmer liburuak aurkeztu barri ditu Galtzagorri alkarteak. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen laguntzinoagaz sortutako Klis-klasikoak sailean kaleratu ditue liburuok.
Bizkaia eta Durangaldearen arteko 800 urteko loturea gogoratuko dabe aurtengo Merinalde Egunean
2012-12-19 13:53Orain 800 urte hasi zan Durangaldearen eta Bizkaiko lurraldearen arteko hartuemona. Urteurrena gogoratzeko, egitarau berezia prestau dabe Durangoko Merinalde Egunean, abenduaren 27, 28 eta 29an.
Finalisten jasa (I)
2012-12-19 11:48 BertsolaritzeaUdabarriko eguzki txangoriagaz hasi jakun Txapelketea neguko leiakaz akabau da. Ia astegoienero eta paramen barik ibili osteko formulazinoa atera dot: (8 eskualdeetako final + 5 kanporaketa + 3 finalerdi + final 1) x 6 bertsolari bakotxeko = 1000 bertso baino gehiago.
Asiako leku-izen nagusiak, Euskaltzaindiaren 171. arauan
2012-12-19 10:25 Euskerea berbagaiAsiako leku-izen nagusiak argitaratu barri ditu Euskaltzaindiak, 171. arauan. Mueta bitako berbak jaso ditue, leku-izen ezagunak, grafia arazorik ez daukienak, eta gure inguruko erdara nagusietan bardin idazten ez diranak.
Bizkaiko gasolindegietako huelgeari aurre egiteko bidea: bizikletea...
2012-12-19 09:24 Begi betegarriEHUskARABANda, unibersidadean euskeraz egiteko aukera ederra
2012-12-18 17:54 Euskerea berbagaiEHUskARABANda jardunaldia, euskerearen aldeko jaia UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordetzeak antolatuta egingo da Gasteizen abenduaren 20an. Bertan egunerokotasunean euskerea lan-hizkuntza legez darabilten hainbat arpegi ezagun batuko dira, besteak beste, Joseina Etxeberria, Kike Amonarriz edo Ruper Ordorika.
Akropoliseko personaiak berbetan dabilz Bilboko Berreginen Museoan
2012-12-18 17:08 KultureaBilboko Arte Berreginen Museoak eta Tecnalia enpreseak Akropolis. Mito biziak erakusketa interaktiboa atondu dabe. Eskulturek eurek emoten ditue azalpenak. Panateneen frisoan ipinitako aplikazinoak desagertutako zatiak osotzeko aukerea emoteaz aparte, jatorrizko polikromia berreskuratu dau.
Bilboko Artisautza Azokeak bertoko eta kanpoko 40 artisau batuko ditu
2012-12-18 14:52 KultureaBilboko 30. Artisautza Azokeak 40 artisauren lanak batuko ditu aurten Arriaga antzokiaren ondoan. Kontzertuek eta tailerrek osotuko dabe aurtengo egitaraua. Abenduaren 19an, 11:00etan, edegiko dabe azokea, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da, goizez eta arratsaldez.
Bilboko FAS zinekluba, 60. urteurrena ospatzeko prest
2012-12-18 14:25 BarriakBilboko FAS zineklubak egitarau bereziagaz ospatuko dau 60. urteurrena. Estreinaldiak, ziklo bereziak, berbaldiak eta zinemagileen bisitak izango ditue 2013. urte osoan. Urtarrilaren 8an abiatuko dabe urtemugea.
Vatikanoko Artxibategi Sekretuan Euskal Herria aitatzen daben dokumentuak bilatzeko gida aurkeztu dabe
2012-12-18 13:34Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak baekien agiritegi erraldoi horretako dokumentuek balio historiko ikaragarria ebela, eta horregaitik, Vatikanoko Agiritegi Sekretuko euskal iturrien gida ikerketea egitea sustatu eban, Vatikanoko Agiritegi Sekretuan dagoan Euskadiri buruzko dokumentazinoa ezagutzera emoteko ikertzaileei.
Arte Ederren Fakultateko Akme 012 jardunaldiek diru gitxigaz lan egiten daben artistak izango ditue protagonista
2012-12-18 12:00UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Areto nagusian, Leioan, Low Cost, Emaitza Bikainak izenpeko jardunaldiak gaur, hilak 18, hasiko dira Arte Plastikoen Sari nazionala dauen Isidoro Valcárcelen eskutik.
Euskaltzaindiaren argitalpenak salgai dagoz paypal bidez
2012-12-18 10:27Euskaltzaindiak bere webgune bidezko salmentan aldaketak gauzatu ditu, eraginkortasuna sustatu eta bere bezeroei erraztasunak emon guran, eta hemendik aurrera, bezeroak, Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dituan argitalpenak paypal ordainketa sistema bidez erosi ahal izango ditu.
Ikastolen Alkarteak neguko uzta barria dakarsku
2012-12-18 10:06 kulturbizEuskarri ugariko makinatxu bat joko, jolas eta jostailu barri kalerau ditu azkenaldian Ikastolen Alkarteak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osagarriak eta abar. Uzta barria zein material guztia neguko katalogoan batu dabe.
Gitxitutako hizkuntzak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak aztergai Bilbon
2012-12-18 09:53 Euskerea berbagaiLeizaola Fundazinoak antolatuta, gaur, hilak 18, Bilboko Carlton Hotelean aztertuko ditue gitxitutako hizkuntzak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak. Goizeko 9:30etik arratsaldeko 18:00etara bitartean, makinatxu bat berbaldi, gogoeta eta hausnarketa izango dira. Sarrerea dobakoa da.
Bizkaiko gastronomiaren unibersaltasuna eta baloreak zabalduko ditue dokumental baten bidez
2012-12-17 14:42 BarriakBizkaiaerara/a la bizkaina izeneko dokumentala Aritz Galarza zinemagileak zuzendu dau, geurean dagozan sukaldari ezagunen parte-hartzeagaz. Makailaoa bizkaitar erara zelan egiten dan erakusten da eta Bizkaiko kulturan eta bizimoduan saltsa horrek daukan eragina.
Eh11Kolore herri mobimentua jaio da, euskal gizartearen kultur aniztasunaren alde
2012-12-17 14:28 kulturbizGure gizartean bizi dogun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaidea sustatzeko asmoagaz sortu da. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi dau, berezko balio lez, joera uniformatzaile eta segregatzaileen aurrean.
EHUko itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak corpusa atondu dabe
2012-12-17 14:26EHUk bere itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak aplikazino barria aurkeztu dau. Corpus eleaniztuna da, eta azkenengo urteotako testuliburu itzuliekaz osotu dabe.
Patatea Euskal Herrian aztertzen dauen lan batek jaso dau Euskal Elikadurearen Ikerketarako XIX. Felix Mocoroa Saria
2012-12-17 12:25 Jan edanakEHUk jakinarazo dauenez, patateak EAEn igarotako lehen mendea aztertu dau David Palanca ikertzaileak, heldu zanetik haren hazkundea eta konsumoa erabat orokortuta egozan momentura arte. Ikertzaileak azaldu dau bilakaera horren giltzarria Independentzia Gerra izan zala, Araban batez be.
Julen Erezuma: 'Saio haretan sentidu nintzan bertsolari lehenengoz'
2012-12-17 10:46 BarriketanBusturialdeko txapelduna
Arkaitz Estiballes bigarrenez Bizkaiko txapeldun
2012-12-17 10:26 BertsolaritzeaArkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren aldiz irabazi dau txapela eta Igor Elortzagaz kantau eban buruz-burukoan.

















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...