Euskerearen Aholku Batzordeak urteko lehenengo bilkurea egin dau bart
2014-04-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak bere jarduerearen muinean jarri dau euskerearen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati jagokon trataerea emonez, eta Euskara 21. Itun barritu baterantz dokumentuan jasotakoa da Jaurlaritzea gauzatzen dagoan eta legealdi osoan zehar gauzatuko dauen hizkuntza politikearen gidalerroa. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana da gidalerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.
Hizkuntza normalizazinoan dabilzan erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertu, bideratu eta koordinetea eginkizun nagusia duaen Euskerearen Aholku Batzordeak urteko lehenengo osoko bilkurea egin eban bart, Gasteizen, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria buru zala, eta V. Mapa Soziolinguistikoa eta Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana izan ditu aztergai nagusi.
Euskerearen Aholku Batzordeak, Jaurlaritzako hainbat sail eta erakunderen ordezkariez gan (Ogasun eta Finantza Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea, Hezkuntza Sailburuordetzea, HABE, EITB, HAEE), Euskaltzaindiaren eta Eudelen ordezkariak be batzen ditu, 40 aditu eta Eusko Legebiltzarrak proposatutako bost kidegaz batera.
Holan, bi izan dira aztergai nagusienak bileran: V. Mapa Soziolinguistikoaren emoitzen aurkezpena eta Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusitako neurketa eta diagnostikoaren lanketea.
Bilkuran, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburordeak V. Mapa Soziolinguistikoa aurkeztu dabe. Bost urtetik behin egiten dan azterketa honen azken edizinoak, 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuan batutako datuak ditu oinarritzat eta Euskadiko bost urte edo gehiagoko biztanleria hartzen dau aintzat.
V. Mapa Soziolinguistikoa eta 2011ko datuak be jaso dituan V. Inkesta Soziolinguistikoa alkarren osogarri dira. Mapea eta Inkestea, biak dira Eusko Jaurlaritzearen eragiketa estadistiko ofizialak, eta izaera ofizial horrek, besteak beste, euskereari buruzko ikerkuntzeagaz Jaurlaritzeak dauen konpromiso sendoa adierazoten dau, Jaurlaritzatik adierazo dabenez.
Mapa soziolinguistikoaren 2011ko datuak herenegun ezagutarazo zituen eta ikerketeak azaleratu dau orain hogei urte baino gitxiago berba egiten dala euskeraz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan. Gehienentzat oraindino be ez da lehenengo hizkuntzea. Gazteen artean, barriz, euskerearen jakite maila handitu egin dala dela ondorioztatu dau.
Horren haritik, Iñigo Urkulluk onartu egin dau nekeza dala bi hizkuntzen arteko oreka perfektua lortzea, eta euskerearen erabilerea sustatzeko hizkuntz politika adostu baten aldeko apustua egin dau. Elebitasuna orekatzeko baliogarria izango litzateke. Lehendakariaren esanetan, euskerearen eguneroko erabilerea areagotzea Eusko Jaurlaritzearen erronka nagusietako bat da gaur egun.
Bestalde, Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusten dauen neurketa eta diagnostikoaren lanketea be aurkeztu ditue bilkuran. Eusko Jaurlaritzeak bere jarduerearen muinean jarri dau euskerearen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati jagokon trataerea emonez, eta Euskara 21. Itun barritu baterantz dokumentuan jasotakoa da Jaurlaritzea gauzatzen dagoan eta legealdi osoan zehar gauzatuko dauen hizkuntza politikearen gidalerroa. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana da gidalerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!