Unai Elorriaga eta Gaizka Arostegi idazle bizkaitarrek liburu bana kaleratu dabe
2012-05-31 12:18 KultureaUnai Elorriagak Zizili eta Gaizka Arostegik Nerbioiko piratak umeentzako liburuak plazaratu ditue Elkar argitaletxeagaz. Mai Egurzak eta Bruno Hidalgok dira lanotako irudigileak. Lan biak Xaguxar sailean kaleratu ditue.
Tolosa-Donostia hautagaitzeak lortu dau 2016ko Nazinoarteko Txotxongilo Batzarra
2012-05-31 12:02 kulturbizChengdu (Txina) herrian egindako botazinoan, euskal hautagaitzeak bikoiztu egin ditu beste hautagaiak (Ekaterimburgo) lortutako botoak. Hiru ziran hautagaiak baina orain egun batzuk Finlandiako Oulu herria erretirau eta gero, bi geratu dira lehian, Tolosa-Donostia eta Errusiako Ekaterimburgo.
Nafarroako Gobernuak ezezkoa emon deutso Eguzki irratiaren helegiteari
2012-05-31 11:04Uste dogu erresoluzino honek kalte egiten deutsola, batez be, interes publikoari, ze ez dau bermatzen Nafarroako gizartearen aniztasun ideologikoa eta, batez be, ez dauelako bermatzen informazinoa askatasunez emoteko eta jasoteko eskubidea, hau da, gizon-emakumeen adierazpen askatasuna.
Karmele Esnal ikastolen mobimentuaren sortzaileetakoa hil da
2012-05-31 10:55 kulturbizKarmele Esnal Zulaika irakasle eta ohorezko euskaltzain hil da, 79 urte zituala. Ikastolen mobimentua sortzen eta eregiten parte hartu eban lehenengo andereñoetako bat izan zan. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izentau eban 1998an.
Bigas Luna, Enrique Urbizu, Ruth Gabriel, Sacha Ormaechea, José Ribagorda eta Andoni Aduriz sarituko ditue Cinegourland 2012an
2012-05-30 18:52 BarriakZinema eta Ikus-entzunezko Gastronomiaren Cinegourland Jaialdia bagilaren 7tik 9ra egingo da Getxon. Gaikako proiekzinoek, ikus-entzunezko eztabaidek, lehiaketek eta jai herrikoiek osotuko dabe VI. edizinoaren jardueren gidoia eta amaitzeko Cinéfilos&Gourmets sariak emoteko jaia izango da.
Gaizka Arostegi, Mikel Zarate sariaren irabazle
2012-05-30 17:58 sariak-autortzakGaizka Arostegi bizkaitarrak idatzitako Urrezko orrazia nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.
El Sol publizidade jaialdiak 18 herrialdetako 2.532 lan erakutsiko ditu Bilbon
2012-05-30 15:5018 herrialdetako 2.532 lan izango dira lehian XXVII. El Sol Iberoamerikako Publizidade Jaialdian, Bilbon, maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean. Danetara, publizidade eta komunikazino arloko 1.800 profesionalek hartuko dabe parte. Donostian 25 urte egin ostean, El Solek lehenengo urtea dau hau Bilbon.
Eduardo Galeano eta Kirmen Uribegaz zabalduko dabe Bilboko Liburu Azokea
2012-05-30 15:35 KultureaUruguayko idazlea Los hijos de los dias liburu barria aurkezten etorri da eta, ganera, kritikearen saria jaso dau. Maiatzaren 31tik bagilaren 10era egongo da Bilboko Arenalean liburu azokea eta ohiko moduan, azkenaldiko nobedadeak ezagutzeko, idazleakaz solasalditxua eukiteko eta antolatzaileek eratutako jardueretan parte hartzeko aukerea egongo da.
Bilboko Errekalde auzoak III. Zirkualde jasoko dau astegoienean
2012-05-30 15:13 kulturbizErrekalde auzoak Zirkualde zirku jaialdiaren hirugarren edizinoa jasoko dau astegoienean (bagilaren 1ean, 2an eta 3an). Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializautako estaduko zazpi konpainiaren ikuskizunak eroango ditu auzoko plazara.
Badator Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIX. Bertsolari Txapelketearen finala
2012-05-30 14:04 BertsolaritzeaIkastolen Elkarteak antolatuta eta Bertsozale Elkartea laguntzaile dala Bilboko Indautxun dagoan El Carmen aretoan egingo da finala, bariku honetan, hilaren 1ean, goizeko 11:00etan.
'Bculinary Udan' udaleku gastronomikoak, Basque Culinary Centerren eskutik
2012-05-30 11:29 Jan edanakBasque Culinary Centerrek Bculinary Udan udaleku gastronomikoen hirugarren edizinoa abiatu dau, gastronomia gogoko daben 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Udalekuak hamar egunekoak dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 8ra, eta Itxasmendikoi Fraisoro Nekazaritza Eskolan egingo ditue, Zizurkilen.
Bilboko Udal Musika Eskolako 400 ikasle eta irakasle baino gehiagok 25. urteurreneko kontzertua eskainiko dabe
2012-05-30 11:03 MusikeaBilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte akademikoa agurtuko dau gaur, maiatzak 30, Ikasturte Amaierako Kontzertu tradizionalagaz. Okasino honetan ikuskizuna Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da Eskolearen 25.urteurrenak merezidu dauen mailako ikuskizuna eskaintzeko.
Pako Aristik eta Mikel Markezek 'Plazer bat izan duk, Benito!' liburua aurkeztu dabe
2012-05-29 18:41 MusikeaPlazer bat izan duk, Benito! aurkeztu dabe Pako Aristik eta Mikel Markezek Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Benito Lertxundi kantariaren biografia osotu dabe, makinatxu bat bazkalostetan berbagai izandako gaien inguruan.
Ana Diez nafarrari buruzko atzera begirakoa Bilbon, Baionan, gasteizen eta Donostian
2012-05-29 18:03 BarriakAnder eta Yul (1989) filmagaz Zuzendari Barri Onenaren Goya Saria eskuratu ebanetik Paisito (2008) pelikulara arte, ia mende laurena pasau da: dozena erdi film luze zuzendu ditu, eta sarritan protagonistak Atlantikoa zeharkatu daben pertsonaiak edota indarkeriazko testuinguruakaz aurrez aurre topo egin dabenak izan dira.
Joxe Azurmendik 'Bakea gudan' Unamunoren irakurketa fiolosofikoa kaleratu dau
2012-05-29 17:56 kulturbizJoxe Azurmendik Miguel de Unamunoren Paz en la guerra nobelearen irakurketa filosofikoa plazaratu dau Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa liburuan. Txalapartak argitaratu dau saiakerea, Amaiur bilduman. Berbaurrea Joseba Sarrionandiak idatzi dau.
Jon Arretxek '19 kamera' nobela baltza aurkeztu dau
2012-05-29 15:11 KultureaJon Arretxe idazle basauritarrak 19 kamera nobela baltza argitaratu dau Erein etxeagaz. Toure, Burkina Fasotik etorritako gizona, da protagonistea. Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da. Igarlea da, edo behintzat holan ataraten dau bizimodua. Apurka-apurka igarle baino detektibe lana egiten hasiko da...
'Gazta Zati Bat' dokumentalaren webgune dinamiko eta parte-hartzailea martxan dago
2012-05-29 14:40Jon Maiaren gidaritzapean egindako dokumentalak webgune barria jarri dau martxan: www.gaztazatibat.eu. Nazinoen Munduaren filosofia islatuz webgune dinamiko eta parte-hartzailea da.
Zineuskadi sareak 15 zinema-areto ditu daborduko
2012-05-29 14:26 BarriakZineuskadi EAEko udal aretoen sareak 15 zinema-areto ditu daborduko. Igaz, Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Zornotzako aretoa sartu ziran egitasmoan, eta orain Donostiako Sade taldeko Trueba, Principe eta Antiguo Berri, eta Areto taldeko Eibar, Mungia, Durango, Getxo eta Galdakaokoak gehitu dira.
Shanghain etxea topau gura badozue...
2012-05-29 12:42 BidaideBost urtean, nire etxea nabarmen txikitu da, lehengo erdia da orain, hain zuzen be. Ez nabil guzurretan: 100 metro koadro neukazan lehen, orain, barriz, 52. Arrazoia? Txinatar batzuei ez jakezala kanpoko kazetariak gustetan.
Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Entziklopedia interneten eskuragarri
2012-05-29 12:12Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak interneten jarri ditu Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia tematikoa. Ikasten dabilzaneantzako beste tresna bat eskaintzea eta sarean euskerearen presentzia areagotzea dira egitasmoaren helburuak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...