Intxortako burruken berregitean parte hartzeko aukerea dago oraindino

Bizkaie! 2014-03-20 11:01

Apirilaren 27an, domekan, Intxortako Atearen aurrean izango da aurten eta egitarau mardula antolatzen dabilz Elgetako Udala eta Intxorta 1937 Kultura Alkartea. Aurten 120 lagunek hartuko dabe parte antzezpenean eta oraindino badago lekua parte hartu gura dauenarentzako.

Pausuz pausu aurrera doa aurtengo Intxortako burruken berregitearen antolaketea. Apirilaren 27an, domekan, Intxortako Atearen aurrean izango da aurten eta egitarau mardula antolatzen dabilz Elgetako Udala eta Intxorta 1937 Kultura Alkartea. Aurten 120 lagunek hartuko dabe parte antzezpenean eta oraindino badago lekua parte hartu gura dauenarentzako. Interesa dabenek danonartian@elgeta.net helbidean emon behar dabe izena martiaren 31 baino lehen. Oraindino 20 lagunentzako lekua dago eta elgetarrei eta inguruko herrietako biztanleei dei egin gura deutsegu parte hartzera animetako.


Egitaraua:

10:15 Gudari eta milizianoen hamarretakoa plazan.
10:30 Agintariei ondo etorria Espaloia Kafe Antzokian.
11:00 Kanpai hotsa, gudariak trintxeretara igotea.
11:30 Erretratuak atera eta lubakiak ikusteko aukerea.
12:30 Martxa Elgetara.
12:45 Lore eskaintzea Salbadorren.
14:30 Bazkaria.

Egunean zehar danetariko ekintzak Elgetan: Memoria historikoko taldeen material salmentea, trikitilariak, Mugarik bako txuntxuneroak, umeentzako gunea…


Barritasunak

Parte-hartzaile gehiago, zelaia erabiliko da errekreazinoa egiteko, piroteknia gehiago, soinua, kanoia eta bestelako armak.


Bazkaria

Bazkarirako izen emotea zabalik dago Bolatoki tabernan edo danonartian@elgeta.net helbidean emon daiteke izena. Menua: babarrunak, gisatua, flana, kafea, urteko ardaoa, sagardaoa eta ura. Prezioa: 12 euro. Txartelak salgai dagoz Bolatoki tabernan.


Zozketea

Errekreazinoaren gastuei aurre egiteko zozketea antolatu da aurten. Txartel bakotxak euro bat balio dau eta hiru sari izango ditu: IPAD Mini 16GB, Intxorta 1937 Kultura Alkarteko liburu-txosrtea eta bi lagunentzako bazkaria Elgetako taberna batean.


Intxortako irrintzia

Aurten lehenengo aldiz Intxortako Irrintzia egunkaria argitaratuko da errekreazinoaren eta memoria historikoaren inguruko hainbat barri jasoko ditualarik.


Bide mozketea

Igaz hainbat arazo egon ziran bide mozketeagaz eta aurten 11:00etan zarratuko da errepidea. Antolatzaileok eskatu gura dogu ahal dala oinez igoteko Intxortako Atera eta bestela denporaz igoteko.

Hona hemen igazko antzezpenaren bideoak:

http://www.youtube.com/watch?v=NBJk0ccmMsY
http://www.youtube.com/watch?v=BtfPnUpis7k

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu