Bakioko Txakolingunea interpretazino-zentroa zabaldu dabe

Bizkaie! 2014-03-20 11:20   Jan edanak

Edegi dabe Bakioko Txakolingunea. Bizkaiko txakolinaren historia, produkzinoa eta txakolinaren kulturea ezagutzeko interpretazino guneak makina bat argazki, bideo eta objektu batzen ditu. Atzerapenagaz eta kritika artean inaugurau zan.

Edegi dabe Bakioko Txakolingunea. Bizkaiko txakolinaren historia, produkzinoa eta txakolinaren kulturea ezagutzeko interpretazino guneak makina bat argazki, bideo eta objektu batzen ditu. Atzerapenagaz eta kritika artean inaugurau zan. Bakioko alkate Aitor Apraizek, Bizkaiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak zabaldu eben Txakolingunea.

Bakioko 1.000 urteko historia jaso dabe Txakolingunea, eta historia hori txakolinari estu-estu lotuta dago. Txakolina egiteko prozesua era grafikoan ezagutu ahalko dabe bisitariek. Txakolinaren interpretazio-zentroak, ganera, bisita gidatuak, txakolinaren produkzino-prozesuaren hedapenagaz zerikusia daukien jarduerak eta txakolinari buruzko kulturearen ekintzak antolatuko ditu, Bakio eta bere ingurua ezagutzera emonez.

Bost atal nagusi ditu museoak: Txakolina, antxinako ardao baten sekretua; Bakio, 1.000 urteko historia; Txakolinaren istorioak; Kalidadezko industria; eta, Bakio eta txakolina, soinuak eta koloreak.

Bakiokoa Bizkaiko txakolin berezienetakoa dala nabarmendu eben gunearen edegiera ekitaldian. Kokapen geografikoa dala eta, haranaren orografia berezia eta klimeak bertoko mahats mueta hau hazteko leku benetan aproposa bihurtu dabe Bakio. Jarduera ekonomiko garrantzitsua da herrian, 100.000 litrotik gora produziduten dira, Bizkaiko txakolina jatorri-deituraren barruan dagozan bodegetan. Nekazaritza-elikadurea, ostalaritzea, kulturea eta turismoaren sektoreetako bestelako jarduera batzuen ardatza be bihurtu dala azpimarratu eben inaugurazinoan.

Txakolingunearen ordutegia be zehaztu dabe. Urtarriletik bagilera eta irailetik abendura bitartean, martitzenetik barikura arte zabalduko dabe, 10:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak egiteko beharrezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea. Zapatu-domeketan ordutegi bera eukio dau, baina bisita gidatuek ordutegoijakina eukiko dabe, 11:00etan eta 13:00etan. Udan, garagarrilean eta abuztuan, arrastiz be edegita egongo da: astelehenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrerea debalde izango da apirilaren 21era arte.

Edozelan be, giroa nahastau egin zan edegiera-ekitaldian. Txakolin produktoreek, herritar batzuek eta museoko piezetako batzuk egin dituen baharginek proiektuaren kontrako eretxia adierazo eben. Ekoizleek egitasmoa ez dabela babesten adierazo eben, ez ei ditue kontuan hartu eta. Herritarrak be ez dagoz konforme, eta antza danez behargin bik ez dabe oraindino eurek egindako lanak kobrau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu