The Prodigy izango da Bilbao BBK Live 2014ko hirugarren kartelburua

Bizkaie! 2014-03-19 14:45   Musikea

The Black Keys eta Franz Ferdinandegaz batera, The Prodigy talde britainiarra Bilbao BBK Live 2014ko kartelburua izango da, Last Tour International enpresa antolatzaileak jakinarazo daunez. Jaialdia garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da, Bilboko Kobetamendin.

The Black Keys eta Franz Ferdinandegaz batera, The Prodigy talde britainiarra Bilbao BBK Live 2014ko kartelburua izango da, Last Tour International enpresa antolatzaileak jakinarazo dauenez. Jaialdia garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da, Bilboko Kobetamendin.

Hirukote ingelesaz gan, ondoko beste musikarien kontzertuak iragarri ditue: Dawes, Skaters, Parquet Courts eta Eskean Kristö (V. Banden Lehia musika lehiaketako irabazlea).

Liam Howlettek sortu eban The Prodigy taldea, 1990ean. Urteotan 25 miloe disko baino gehiago saldu ditue mundu osoan. Bandea aitzindaria izan zan Big Beat izeneko musika elektronikoaren arloko azpiestiloaren barruan. Hainbat estilo nahasten ditue, berbarako, rave, hardcore techno, industrial, breakbeat, metal industrial eta punk estiloak.

Dawes AEBetako Los Angeleseko folk-rock laukotea da. Estudioko hiru disko argitaratu ditue, azkenengoa, Stories Don't End.

Azkenaldian Ameriketako eta Europako prensa espezializauan makina bat bider agertu dan Skaters taldeak euren lehenengo diskoa, Manhattan, aurkeztuko dabe Bilbon.

Parquet Courts post punk laukotea be New York uritik etorriko da, Tally All The Things That You Broke laneko kantak joteko.

Eskean Kristö boskote arratiarra be Kobetamendin egongo da, eurek irabazi eben V. Banden Lehia musika lehiaketea. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz berba egiten dabe gordin eta lotsa barik; izan be, eurek esaten dabenez, infernuaren eta zeruaren bitarteko zubia uste baino laburragoa da. Zuzenekoetan, barruak hustu egiten ditue, daukien guztia emon.

Sarreren salmenteari jagokonez, antolatzaileek adierazo dabenez, 95 euro gehi gastuak (6 euro) eskaintza-txartela martiaren 25era arte egongo da salgai, eta 26tik aurrera, 105 euro gehi gastuak (6 euro) balioko dau. Kanpalekua erabili nahi dabenek 5 euro gehiago ordaindu beharko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu