Donostiako 49. Heineken Jazzaldiak badauka kartela
2014-03-21 10:57 MusikeaAsier Nazabal eta Carolina Ruizek irabazi dabe Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketea. Ciudad pianista izenburua dauka kartel irabazleak, eta egileek 1.200 euroko saria jasoko dabe. Jazzaldia garagarrilaren 23tik 27ra egingo da.
Asier Nazabal eta Carolina Ruizek irabazi dabe Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketea. Ciudad pianista izenburua dauka kartel irabazleak, eta egileek 1.200 euroko saria jasoko dabe. Jazzaldia garagarrilaren 23tik 27ra egingo da.
Carolina Ruiz Bartzelonako da jaiotzez, baina Hondarribian bizi da gaur egun. Asier Nazabal donostiarra da, eta bertan bizi da. Donostiako Usandizaga Institutuan ezagutu eben alkar, Diseinu Graduko ikasle zirala. Igaz amaitu zituen ikasketak. Ciudad pianista alkarregaz diseinau daben lehenengo kartela, eta hauxe da lehiaketa baten parte hartzen daben lehenengo aldia.
Adobe Illustrator programearen Luma tresnegaz egin dabe irudia. Egileek adierazo dabenez, Donostia identifiketako elementuen bila ibili ziran, baina topikoenak albo batera itxita. Horreri danari kartelaren beheko aldean agiri diran teklak gehitu eutsiezan, musikea iradokitzeko.
Lehiaketako epaimahaian hainbat arlotako persona ezagunek hartu dabe parte: Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak; Edurne Ormazabal, Borja Hermoso eta Daniel Fernandez-Cañadas kazetariak; Heineken Jazzaldiko ordezkari Miguel Martin zuzendariak; Jaione Askasibar Donostia Kulturako komunikazino zuzendariak; eta, Heineken Espainiako ordezkari Gabriela Cuellar marketin managerrak eta Lourdes Diaz de la Hera produktuen managerrak.
Danetara, 1.183 kartel aurkeztu dira aurtengo kartel lehiaketara. Publikoak emondako botoekaz horreetako hamar finalera pasau ziran. Beste hamar kartel Heineken Espainiak eta Heineken Jazzaldiak aukeratu zituen, eta holan, epaimahaiak kartel irabazlea 20 kartelen artean aukeratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!