2014ko Euskadi Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2014-04-16 14:40   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.

Aurten, Euskadi Literatura Sariak zazpi modalidadetan banatuko dira: Euskerazko literaturea; Gaztelaniazko literaturea; Euskerazko ume eta gazte literaturea; Euskarazko literatura itzulpena; Literatura lanaren ilustrazinoa; Euskerazko saiakerea; eta Gaztelaniazko saiakerea.

Euskadi Literatura Sariak 18.000 euro gordinez horniduta dagoz modalidade bakotxeko, eta kopuru hori saritutako lanen egileei emaongo jakie. Saritutako personek, modu berean, Jose Ibarrola Bellidok sariontzat egindako Liburu Nabigatzaile izeneko eskulturearen ale zenbatua be jasoko dabe.

Saritutako lanaren egileek (euskerazko itzulpenaren kasuan izan ezean) beste 4.000 euro gordin hartuko ditue, saritutako beharra jatorrizkoa ez dan beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Euskadi Literatura Sariak eskuratzeko aukerea argitaratze unean bizirik dagozan egileek idatzi, itzuli edo ilustrautako lanek izan ahalko dabe. Lanok lehen aldiz 2013an argitaratuak izan beharko dabe. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu