III. BertsoDerbia aurkeztu dabe
2014-05-06 17:31 BertsolaritzeaAthletic Club Fundazinoak Bertsoderbiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dau Lezamako prentsa aretoan. Oraingo honetan Onintza Enbeitak, Arkatiz Estiballesek eta Jon Maiak kantauko dabe Athletic Cluben izenean eta Amaia Agirrek, Andoni Egañak eta Amets Arzallusek, Realarenean. Gai-jartzailea Josu Goikoetxea izango da.
Athletic Club Fundazinoak Bertsoderbiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dau Lezamako prentsa aretoan. Oraingo honetan Onintza Enbeitak, Arkatiz Estiballesek eta Jon Maiak kantauko dabe Athletic Cluben izenean eta Amaia Agirrek, Andoni Egañak eta Amets Arzallusek, Realarenean. Gai-jartzailea Josu Goikoetxea izango da.
Athletic Clubek eta BBK Aretoak antolatzen dabe hirugarren edizino hau, Real Sociedad Fundazinoaren laguntzinoagaz. Aurkezpen ekitaldian Jokin Garatea (Athletic Clubeko batzarkidea) Nekane Soria (Realeko kontseilaria) eta Jon Maia bertsolaria presente egon dira.
Hirugarren edizinoa maiatzaren 9an, barikuan, izango da 20:00etan BIlboko Sala BBK Aretoan eta sarrerea dobakoa izango da aretoa bete arte.
BertsoDerbia Athletic Club Fundazinoaren idea da, Athletic Club eta Realaren arteko derbyetako lehia osasuntsua eta, oro har, tartean sortzen dan giro ona aldarrikatzeko. Bestalde, alde biena dan kulturea sendotzea eta futbola bertsozaletasunean sustatzea be helburu garrantzitsuak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!