Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' nobelea, 111 Akademiaren Saria
2014-04-10 15:33 sariak-autortzakAingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua (Elkar) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (Susa) nobelak izan dira 2013ko 111 Akademiako finalistak. Azkenengo bozketan idazle lekeitiarraren lana aukeratu dabe irakurleek.
Aingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua (Elkar) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (Susa) nobelak izan dira 2013ko 111 Akademiako finalistak. Azkenengo bozketan idazle lekeitiarraren lana aukeratu dabe irakurleek.
Maiatzaren 8an jasoko dau Miren Agur Meabek 111 Akademiaren saria, Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean, 19:30ean.
Urtarrilean hasi eban 111 Akademiak irabazlea aukeratzeko prozesua. Hiru bozketa txanda egin ditue, lehenengoan igazko liburu gogokoenak-aukeratu zituen 111 Akademiako 193 kideek, baina batek be ez eban lortu beharrezkoa dan botoen % 30, eta beste birritan emon behar izan dabe botoa.
Kristalezko begi bat Meabek helduentzako idatzitako lehenengo nobelea da. Egilea bera da protagonista, berari jazotakoak agiri dira, baina personaiari pasetan jakon guztia ez dau bizi izan egileak. Errealidadea eta fikzinoa darabilz kontakizunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!