Zapatuan jokatuko da Bardoen finala Lesakan
2014-04-10 17:59 BertsolaritzeaZezeilaren 7an hasitako Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketeak amaierako ekitaldia izango dau zapatuan, Lesakan jokatuko dan finalagaz. Azken bi hileotan Nafarroan zehar 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dabe finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank. Finala 17:00etan hasiko da, Lesakako frontoian.
Zezeilaren 7an hasitako Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketeak amaierako ekitaldia izango dau zapatuan, Lesakan jokatuko dan finalagaz. Azken bi hileotan Nafarroan zehar 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dabe finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank. Finala 17:00etan hasiko da, Lesakako frontoian.
Ohiko saioa ez danez, finalaren egitura eta lanak bereziak izango dira. Bigarren fasetik pasau diran hiru taldeak izango dira oholtza gainean, danetara 9 bertsolari. Lepatanatuek 2 taldean Xabier Maia, Oier Amiano eta Kotte Plaza; Bertze maldikoak taldean, Aimar Karrika, Ainhoa Aranburu eta Oskar Sanz de Acedo eta Harrapazank taldean, Migel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi.
Era berean, hiru aurkezle izango ditu saioak, talde bakotxetik bana: Fernando Anbustegi (Lepatanatuek 2); Miren Bidarte (Bertze maldikoak) eta Jon Oronoz (Harrapazank).
Orain arte legez, talde lana izango da bertsolariek egingo dituen ariketen oinarria. Honako lanak egin beharko ditue finalean: Hasierako agurra, taldeka; Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso; Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso; Sei puntuko motzean binaka ofizioka hiruna bertso; Zortziko txikian hiru punturi erantzun; Objektu bati bertso bana; Gaia emanda doinu eta neurri librean bertso bat osotu, publikoak oinak asmauta; Gaia emonda bi bertso osotu; Koplak taldeka; Hiru rol desbardinakaz eta egoerea emonda, hiruko ofizioa, bina bertso osotu arte; Puntukako saioa taldekideen artean; eta amaierako agurra.
Irabazlea erabagiteko modua be diferentea izango da. Bardoak ekimenean parte hartu daben taldeetako ordezkari banak epaituko dabe saioa (13 kide danetara) eta entzuleen botoa be kontuan hartuko da. Saioa amaituta, hainbat sari banatuko dira, ez bakarrik finalisten artean.
Lesakako finala 17:00etan hasiko da, herriko frontoian. Finala amaituta, triki-poteoa abiatuko da herrian zehar. Eguna amaitzeko, afaria antolatu dabe Lesakako Linddurrenborda sagardotegian.
Izan be, zapatuko saioa finalaz harago doan ekitaldi bat da; azken bi hileotan Nafarroako bazterrak astindu dituan kultur dinamikearen azken pausua eta amaierako jaia izango da. Finala baino lehen 22 saio egin dira, 60 bertsolarik hartu dabe parte horreetan; danetara, 110 parte-hartzaile izan ditu Bardoak Nafarroako taldekako txapelketearen bigarren edizinoak.
Finaleko sarreren prezioak honakoak dira: 15 euro sarrera normala; eta Bertsozale Alkarteko bazkideentzat, 16 urtetik beherakoentzat eta lanbakoentzat: 10 euro.
Afarirako txartel guztiak, barriz, amaitu egin ziran salgai jarri eta berehala. 125 lagun alkartuko dira saio osteko afarian.
Finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean dagoz salgai. Horrezaz gan honako lekuetan topauko dozuez sarrerak: Lesaka (Arrano, okindegia), Bera (Kataku eta Errekalde ostatuak), Elizondo (Fantxike opari eta arropa denda), Iruñea (Karrikiri), Leitza (Maimur liburudenda), Etxarri-Aranatz (Xapatero taberna) eta Lekunberri (Lanbroa liburudenda).
Finalaren egunean be erosi ahalko dira sarrerak. Takilea goizean zabalduko da, frontoian bertan.
Nafarroako Bertsozale Alkartea da Bardoak taldekako txapelketearen antolatzailea eta finala antolatzen Lesakako Udalak eta Bortzirietako Bertso Eskoleak lagundu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!