'Lehoi' kartelak iragarriko ditu Bilboko 2013ko Aratusteak
2013-01-22 14:11Azkenean Lehoi kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egilea César Núñez Álvarez da eta Aratusteetan bere kartela Bilboko kaleetan eskegita ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dau.
Azkenean Lehoi kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egilea César Núñez Álvarez da eta Aratusteetan bere kartela Bilboko kaleetan eskegita ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dau. César Núñez Álvarez Leoikoa, Astorgakoa, da. 1968an jaioa, César autodidakta da eta lehiaketa askotara aurkeztu da dagoeneko. 43 sari baino gehiago ditu eta bederatzi erakusketa egin ditu; Césarrek Bilbo maite dau eta ahal dauen guztietan San Mamesera etorten jaku Astorgako Athleticeko Kirol-lagunartekoaren idazkaria baita.
2010ean Bilboko aratusteetako kartel lehiaketan finalista geratu zan baina aurten, azkenean, hainbeste desiratzen eban saria irabazi dau.
Epaimahaiak gaur, urtarrilak 22, ezagutzera emon dau Bilboko 2013ko Aratusteak (zezeilaren 7tik 12ra) iragarriko dituan kartela eta kartelaren egilea. Epaimahaiburua Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Zinegotzia Itziar Urtasun izan da; epaimahaikideak, barriz, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko EAJ-ko zinegotzi Pilar Muerza, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PPko zinegotzi Beatriz Marcos, Bilboko Konpartsetako Iñaki Leonardo, DEIA egunkariko bertako barrien arduraduna dan Itziar Gorospe, Triángulo publizidade enpresako Agustín Martínez eta 2008ko Zarambolas izan zan Nati Ortiz de Zarate. Euren botoen bidez puntuazinoaren % 25 erabagi da. Ganerako % 75 herritarren esku egon da.
Kartel irabazlea aukeratzeko, kontuan hartu dira Zabalguneko eraikinera hurreratutakoek emondako botoak, Bilboko Udalaren webgunearen bidez (7.420 boto) emondakoak eta lehiaketearen laguntzailea izan diran komunikabideetan jasotakoak: Deia, El Correo, Que Nervion, Ser Bilbao, Radio Euskadi, Onda Vasca, Etb, Telebilbao eta Tele 7. Botoek erabagi dabe Bilboko Aratusteak iragarriko dituen kartela sei finalisten artean (Lehoi, Simbolos, Carnavalea, Baldosa curiosa, Bilbao se disfraza eta Frankissmouse).
Aurten, 90 kartel aurkeztu dira Bilboko Udaleko Jaietako sailak antolaturiko Kartel Lehiaketara, igaz baino 17 parte-hartzaile gitxiago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!