'Super Charlie' filma gaur, hilak 31, ikusgai

Bizkaie! 2025-10-31 08:00   Zinemea

Zinemea Euskeraz programearen barruan.

'Super Charlie'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Super Charlie filma ikusgai dago EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzendutako film suediarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Willek hamar urte ditu. Beti gura izan dau superheroi konbertidu eta haren aita poliziagaz batera kriminalak akabetea. Halanda be, haren amesa zapuztu egingo da anaia txikia, Charlie, jaioten danean. Umeak arreta guztia bereganatzeaz gan, Charliek superbotereak dituala be jaubetuko da Wille.

Proiekzinoak 

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbao), Bastero Kulturgunea (Andoain), Cine Areria (Lazkao), SADE Cines Príncipe (Donostia), Golem La Morea (Iruña), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) eta Modelo Aretoa (Zarautz).

Datozen hilebeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan, esaterako, zemendiaren 21ean Tigre galdua helduko da zinema-aretoetara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu