IX. TOKIKOM Sarien eguna zemendiak 21 izango da Aretxabaletan
2025-10-31 07:52 Pil-pileanUrteko azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenari jagokozan sariak.
 
    			
		Toki Komunikabideen Bateraguneak, zemendiaren 21ean emongo ditu TOKIKOM Sariak, MUren Aretxabaletako campuseko Ideienea gune barrian. Sariketea atontzeko, TOKIKOMek Mondragon Unibersidadearen laguntzea eta Eusko Jaurlaritzearen, Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa jaso dau.
Bederatzi finalista
Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, kafe eta mokautxo bategaz eta, jarraian, TOKIKOM Sariak banatuko dira, toki komunikabideetan azken urtean sortutako azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena be nabarmentzeko. Sarion helburu Nagusia toki komunikabideetan egiten eta sarritan ahaztuta geratzen dan kazetaritza lan bikaina aldarrikatu eta gizarteratzea da.
Adimen artifiziala kazetaritzan, RTVEren ikuspegitik
Sariak banatzeaz gan, TOKIKOMek aukerea aprobetxauko dau sektorearen erronken inguruko gogoetak eta eskarmentua konpartiduteko. Oraingo honetan RTVEko Urbano García Alonso konbidau dau, Adimen artifizialak kazetaritzan dakarzan aukerak eta arriskuak aletzeko. Urbano García Canal Extremadurako zein RTVEko Extremadurako zentroko arduradun izandakoa da eta bietan ibili da albistegietako erredakzinoetan digitalizazino prozesuen arduran.
Izen emotea doban da eta zemendiaren 20an amaituko da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

 
 
