IX. Artedrama Topaketak Aulestin apirilaren 21etik 26ra

Bizkaie! 2014-04-15 11:32   Kulturea

Datorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea.

Datorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta egoten da, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan sartuta dagozanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz.

Artedrama Arte Eszenikoen Plataformeak eta Aulestiko herriak alkarlanean antolatutako ekimen honek alkarren osogarri diran bi atal hartzen ditu bere gan: formakuntzeari jagokona batetik eta programazinoari jagokona bestetik.

Euskal antzerkirako eta bere ikerketarako antolatzen dan laborategian, 14 ikaslez osotutako taldeagaz irakasle lanetan izango dira: Ander Lipus, Leire Ucha, Ximun Fuchs, Julia Marin eta Margarita Altolaguirre. Alkarregaz, dramearen hizkuntza unibersalari euskal antzerkigintzeak emon leikion begirada partikularra topetako momentu eta toki bihurtuko dabe Aulesti.

Programazinoari, Itziar Rekalderen Bidaiek ez dute bueltarik ipuin kontaketeak emongo deutso hasierea. martitzenean, Oh my god taldearen Zer duzu Amy? bakarrizketeak izango dau bere tartea; eguaztenean, ZUbi deialdiko irabazlea izan zan Dxusturi Teatroaren Konpota antzezlanaz gozau ahal izango da eta eguenean, barriz, Metrokoadroka kolektiboaren Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek lanaz. Emonaldi horreek guztiak doban izango dira, Aulestiko udal aretoan, iluntzeko 21:00etan.

Bariku eta zapatuko emonaldiak, ostera, Karrika antzerki taldearen Lurra astinduz eta Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek alkarlanean sortutako Hamlet antzezlana, herriko frontoian izango dira gaueko 22:00etan eta 3€ eta 5€ko sarrerea izango dabe hurranez hurran.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu