II. Topaklown Durangon, apirilaren 17tik 20ra

Bizkaie! 2014-04-14 14:38   Kulturea

Apirilaren 17rik 20ra bitartean, Durangoko San Agustin Kulturguneak eta Ganso & Cia bertoko antzerki talde egoiliarrak bultzatuta, klowngintzea lantzeko bigarren topaldia egingo da. Trebakuntzea eta eszenaratzea buztartzen ditu programa honek

Apirilaren 17rik 20ra bitartean, Durangoko San Agustin Kulturguneak eta Ganso & Cia bertoko antzerki talde egoiliarrak bultzatuta, klowngintzea lantzeko bigarren topaldia egingo da. Trebakuntzea eta eszenaratzea buztartzen ditu programa honek; maila goreneko 8 irakasle adituk emongo ditue ikastaroak eta arratsalde iluntzean, barriz, egunero 2 klown emonaldiez gozetako aukerea be izango dau San Agustin Kulturgunean.

Antolatzaileek adierazo dabenez, Topaklown, klowna praktikatzen dogunon topagunea da, klownagaitik jakinmina dogunona edo, besterik barik, seduziduten itxi eta emozino eta umore onagaz gozau nahi dogunona. 2013. urtetik, Aste Santuagaz batera, kodigo teatral hau helburu edo bide artistiko legez daben pedagogo eta artistak konbidatzen doguz. Atxakia on bat danok batzeko eta bueltea emoteko gaur egungo giro nahasi honi.

Goizean eta arratsaldean izango diran ikastaroetan, ondokoak izango dira irakasleak: Marcelo Katz, Pep Vila, Christian Atanasiu, Lila Monti, Juan Carlos Garaizabal, Joshua Gonzalez, Pablo Ibarluzea eta Bego Krego.

Arratsaldeko emonaldietan, besteak beste, Ganco & Ciaren Walkman obrearen nazinoarteko aurre estreinaldia, Marcelo Katz argentinarraren Top, top, top lanaren Europa mailako estreinaldia, Puntoclown & Cie Janvier konpainiaren Brigada Dadá eta Matxin nafarraren On-Off lana nabarmendu daitekez.

Informazino gehiago behar izan ezkero eta egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu