Christian Marclayren 'The Clock' pelikulea 24 orduz ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan
2014-03-28 10:22 KultureaGaur, martiak 28, gau osoan egongo da zabalik Bilboko Guggenheim museoan, Christian Marclayren The Clock bideoinstalazino osoa ikusi ahal izateko. Pelikuleak 24 ordu daukaz, eta osorik emongo dabe. Atrio ondoko Film & Video aretoan egongo da ikusgai. Barikuko goizeko hamarretan hasiko da emonaldia, eta zapatuan, arrastiko zortziretan amaituko da.
Gaur, martiak 28, gau osoan egongo da zabalik Bilboko Guggenheim museoan, Christian Marclayren The Clock bideoinstalazino osoa ikusi ahal izateko. Pelikuleak 24 ordu daukaz, eta osorik emongo dabe. Atrio ondoko Film & Video aretoan egongo da ikusgai. Barikuko goizeko hamarretan hasiko da emonaldia, eta zapatuan, arrastiko zortziretan amaituko da.
Christian Marclay artista estadubatuarrak hainbat diziplina lantzen ditu, eta, batez be, irudiak mobimentuan eta soinua buztartzea interesetan jako. Erlojua 2010ean aurkeztu zan, kritikeak sano ondo hartu eban. Hurrengo urtean, 2011n, Urrezko Lehoia irabazi eban Veneziako 54. Biurtekoan.
Marclayk sei ikerlariren laguntzinoa izan eban, hiru urtean izan milaka film aztertu zituen. Pelikulearen muntaketea eta edizinoa ez zan erraza izan, izan be filmean ageri dan ordua ikuslearen erlojuarena da eta. Ikus-entzunezkoaren gai nagusia denporea da, eta sasoi, testuinguru eta film mota guztiz desbardinetatik ateratako irudiz osotuta dago.
Londresen, New Yorken, Seulen, Moskun, Jerusalemen, Parisen, Bostonen, San Franciscon, Toronton, Istanbulen eta beste makina bat uritan izan da. Hainbat erakundetako bildumetan dago, besteak beste, New Yorkeko MoMAn, Londresko Tate Galleryn eta Parisko Centre Pompidoun.
The Clock beste bi bider emongo dabe gau osoan Bilboko Guggenheimen, apirilaren 26an, eta maiatzaren 17an. Argibide gehiago, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!