Leioako XII. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2012-04-24 18:01 MusikeaMetal arloan, Creownless, Steel Puppets eta Frequency; Pop Rock arloan, The Pink Elephants, Krell eta The Glassphone dira finalistak. Euskerazko abestirik onena sari berezia Haxotz talde bilbotarrak eroan dau eta Leioako Udala saria, barriz, Luppulo talde leioaztarrak
ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako I. testu laburren lehiaketea antolatu dabe Getxon
2012-04-24 17:45 kulturbizArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako I. testu laburren lehiaketea laster egongo da martxan, izan be lanak bialtzeko epea maiatzaren 1ean hasiko da, eta 31n amaitu. Egizu Getxo euskera alkarteak, UK aldizkariak, Getxophoto ekimenak eta Getxoko Udalak antolatu dabe sariketea.
'Salmon Fishing in the Yemen'
2012-04-24 15:25 Zinema kritikakBaina, halango baten, pelikuleak okerrera egiten dau nabarmen. Emily Blunten personaiaren mutil-laguna gerran desagertzen danean, filma guztiz dramatikoa bihurtzen da, eta sinisgarritasuna galtzen dau. Atentaduak hasten dira, azpijoko politikoak... eta ez dau ezertan sakontzen.
VI. Gipuzkoa Encounter Tolosan hilaren 28tik 30era
2012-04-24 15:23VI. Gipuzkoa Encounter jaialdiaren eskaintzea sekulakoa da; Tolosako Usabal kiroldegian 2.500 metro koadro baino gehiago dagoz erabilgarri; 1 Gb/s-ko Internet konekzinoa; eta sarietarako 10.000 euroko partidea dago.
Elene Etxaniz eta Eva Vidal, IV. Bizkaidatz lehiaketako irabazleak
2012-04-24 14:29 sariak-autortzakIV. Bizkaidatz edizinoko sariak banatu zituan Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean. Elene Etxaniz Agirre izan da sariduna euskerazko atalean, Uxiaren tesia lanagaitik, eta Eva Vidal Alvarez gaztelaniazkoan, La diosa beharrari esker.
Txillardegiri buruzko saiakera laburra idatzi dau Fito Rodriguezek
2012-04-24 12:54 kulturbizFito Rodriguez idazle eta irakasleak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri buruzko saiakera laburra kelaratu dau Erein etxeagaz. Urtarrilean hildako idazle, hizkuntzalari, euskaltzale eta politikariaren pentsamendua azaltzen ditu lanean. Txillardegi Haran sailaren laugarren zenbakia da, euskerazko lehenengoa, eta 44 orrialde ditu.
'Arteak ez du adinik' Guggenheim Bilbao Museoan
2012-04-24 12:53 BarriakApirilaren 24an eta 25ean, Zinemart+. Arteak ez du adinik programea izango da Guggenheim Bilbao Museoan, II. Artearen Pedagogiak zikloaren barruan eta zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko alkartasunaren aldeko Europako urtearen harian.
Arrate Egañak 'Paradisua' helduentzako liburua argitaratu barri dau
2012-04-24 11:40 KultureaArrate Egaña idazleak Paradisua liburua aurkeztu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Helduntzako idatzi dauen lehenengo liburua da, orain arte umeentzako lanak besterik ez ditu kaleratu eta. Bost ipuinek osotzen dabe liburua, Neguko udareak, Grindavik, Paradisua, Mont Saint-Michel eta Abenduak 21.
Euskadi Literatura Sarien edizino barria martxan da
2012-04-24 11:40 KultureaSari horreek lortu ahal izateko, obrak argitaratzen diranean bizirik dagozan egileek idatzitako, itzulitako edo ilustrautako liburuak izan behar dabe eta lehenengo aldiz 2011. urtean argitaratuak izango dira. Oinarri osoak http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-5356/eu/ dagoz.
'Begoña, herri garaia' bideoa ikusgai egunotan, Castaños, Begoña eta Otxarkoagako udaltegietan
2012-04-23 18:27Begoña, herri garaia bideoa aurkeztuko dau asteon, Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, astelehenetik egueztenera bitartean, Castaños, Begoña eta Otxarkoagako udaltegietan. Lanak Begoñako Errepublikea izandakoak XIX. mendearen amaieratik izandako bilakaerea azaltzen dau, bertako biztanleen begiradea eta esperientziaren bitartez.
'Hodeietan' liburua argitaratu dau Elhuyarrek
2012-04-23 18:15 kulturbizNarrazino zientifikoa da Hodeietan, eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan dau sorkuntza-lan honek. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, barriz, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak kategorian irabazle izan zan.
'Agirre Asteasukoaren eracusaldiac' eta 'Ahotsa, hitzak, hizkuntzak', Euskaltzaindiaren webgunean
2012-04-23 17:54Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan eta Ahotsa, hitzak, hizkuntzak lanak konsultagai dagoz, Euskaltzaindiaren webgunean. Lehenengoa, Arantza Ozaetaren doktorego tesiaren moldaketea da, eta bestea, euskal olerki-antologia da eta euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Angel Ortiz Alfau idazlea omendu dabe Bilbon, Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira
2012-04-23 15:32 KultureaUrtero lez, Berastegi kalean ipini ditue liburu azokako mahaiak gaur. Gabeko bederatzirak arte, ia 30 argitaletxetako eskaintzea ikusi ahal izango da. Toti Martinez de Lezea, Ramon Saizarbitoria, Jon Arretxe eta abar liburuak sinatzen eta irakurleakaz berbetan dabilzala be iragarri dabe antolatzaileek. Ganera, aurten, Angel Ortiz Alfauri omenaldia egin deutsie, haren heriotzearen hamargarren urteurrenean.
Jantzearen Nazinoarteko Eguna jantzan eginez ospatuko dabe Bilbon, apirilaren 29an
2012-04-23 14:52 KultureaBilbok Jantzearen Nazinoarteko Eguna jantzan ospatuko dau domekan, apirilaren 29an, 12:00etatik aurrera Arriaga plazan egingo dan saio edegian. Ganera, ekitaldiaren barruan, makina bat lagunek flashmob-a grabauko dabe, Queen talde ezagunaren Don´t stop me now kantearen doinugaz.
Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2012-04-23 14:41 KultureaEztabaidak Literatureagaz ekimenak, literatur paisajeari buruzko hitzaldia dakar hilaren 24rako; paisaje hori erreala edo figuratua, existiduten dana edo desagertuta dagoana bada bere.
Ekitaldi ugari asteotan Eibarren, bonbardaketen 75. urteurrenean
2012-04-23 13:10 kulturbiz2012 Euskadi Fundazinoak, Gernika-Lumo eta Eibarreko alkateekaz egindako erakunde arteko lankidetzearen emoitzea da Hiriak Bakean ekimena. Makina bat ekitaldi antolatu ditue hurrengo asteetan, orain 75 urteko bonbardaketak gogoratzeko.
Kepa Acero: 'Itsasoa libre sentiduarazoten nauena da'
2012-04-23 11:30 BarriketanUnai Basurko eta Kepa Acero
Harkaitz Canoren 'Twist' eta Aritz Gorrotxategiren 'Hariaz beste', Espainiako Kritikearen Saridunak
2012-04-23 11:12 KultureaHarkaitz Canoren Twist (Susa) nobeleak eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste (Erein) poema liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikearen Sariak, euskerazko narratiba arloan eta euskerazko poesia arloan, hurranez hurran. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteko kideek osotzen dabe sarion epaimahaia
Ramon Saizarbitoriak 'Martutene' nobelea aurkeztu dau Donostian
2012-04-20 16:44 KultureaRamon Saizarbitoriak Martutene nobelea aurkeztu dau Donostian, Erein etxearen eskutik. Bederatzi urte emon ditu 800 orrialdeko nobelea idazten, izan be nahi beste denpora eskaini deutsa bai idazteari bai idatzitakoa berrikusteari.
UEU-ren liburuak erdi prezioan, Liburuaren Nazinoarteko Egunean
2012-04-20 15:44 kulturbizLiburuaren Nazinoarteko Eguna dala-eta, UEU-k eskaintza berezia egingo dau, bere liburuak %50 merkeago salduko ditu, www.ueu.org helbidean. UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehenengo liburuak eta ordutik danetariko alorretan jardun dau. Horreek guzti horrek erdi prezioan erosteko aukerea izango da, apirilaren 23an.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...