The Sunday Market Bilbao azokea egingo da datorren domekan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

Bizkaie! 2014-01-22 09:59   Kulturea

The Sunday Market Bilbao merkataritza azoka berezia egingo da barriro Bilbon datorren domekan, urtarrilaren 26an. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, dekorazinoa, altzariak, retro elementuak, vintage erropea, eguzkitako betaurrekoak, cupcake, artisautzea, loreak, gastronomia, musikea eta beste hainbat kontzeptu izango dira salgai.

Irudimena, sormena eta diseinua giro oso berezian, apartekoak eta ederrak diran objektuak erosi ahal izateko lekua izango dala adierazo dabe prentsa ohar baten bidez azokearen antolatzaileek.

Londres, Berlin edo Amsterdam lako Europako uriburuetako merkatuetan inspirauta dagoz azoka honeek, eta market izenagaz ezagututakoak hartzen ditue erreferentziatzat. Azken edizinoan 3.500tik gora bisitar izan ziran, giro ona sortuz.

Azokeak bertoko zein nazinoarteko produktuak ezagutu eta erosteko aukerea emoten dau, enpresa txikien, on line negozioen edo zeozer interesgarria daben norbanakoen alde eginez. Era berean, umeek be jarduera ugari izango ditue gozetako, eta leku berezia izango dabe: Market-kids. Unai Goikolea dj-aren musikea entzuteko aukerea be izango da.

Gainera, edizino honetan Stop Sanfilippo Fundazinoak stand bat izango dau (www.stopsanfilippo.org), eta bertan, gaixotasun hau ikertzeko dirua batzeko helburua lortu ahal izateko produktuak erosteko aukerea izango da.

Parte-hartzaileen artean produktuz beteriko bi saski zozketatuko dira. Sarrereak bi euro balio dau eta zozketan parte hartzeko aukerea emoten dau; umeentzat sarrerea doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu