FIPA ikus-entzunezko saioen nazinoarteko jaialdia martxan da Miarritzen

Bizkaie! 2014-01-21 10:44   Barriak

Gaur hasi eta domekara bitartean ehundik gora behar aurkeztuko dira 27. FIPA jaialdian. I. Mundu Gerrea hasi zala ehun urte dirala-eta, Europa osoa astindu eban gatazka hori izango da saioen ardatz nagusia. Georges Gachot suitzarraren O Samba produkzinoak edegiko dau jaialdia, Gare du Midin, 19:45ean.

Gaur hasi eta domekara bitartean ehundik gora behar aurkeztuko dira 27. FIPA jaialdian. I. Mundu Gerrea hasi zala ehun urte dirala-eta, Europa osoa astindu eban gatazka hori izango da saioen ardatz nagusia. Georges Gachot suitzarraren O Samba produkzinoak edegiko dau jaialdia, Gare du Midin, 19:45ean.

Aste honetan, 25 herrialdetako 123 lan eskainiko dira, azkenengo urtean nazinoartean egindako ikus-entzunezko beharrik esanguratsuenak, hain zuzen be. Yuri Winterbegenek eta Jan Peterrek zuzendutako 14, des armes et des mots dokufikzinoa FIPAn aurkeztuko da. Gerrearen ondorioak protagonistek eurek azaltzen ditue lan honetan, eurek idatzitako eskutitzen bitartez. Olivier Schatzkyren Ceux de 14 telesailak be gerrea dau oinarri, Maurice Ganevoix idazlearen izenburu bereko liburuaren egokitzapenagaz. Gerreaz gan, bestelako gaiak be jorratuko ditue egunotan Miarritzen, egunerokotasuna eta memoriagaz zerikusia daben lanak ikusi ahalko dira.

Jan Matthys zinemagile flandiarrak jasoko dau Ohorezko FIPA saria, azkenengo hamarkadan egindako beharragaitik. Ganera, In Vlaamse Velden telesaileko atal bat proiektauko dabe, gerreak Boesman familian izandako eragina kontetan dauena.

FIPA profesionalentzako azokea da batez be, horregaitik hainbat topaketa, aurkezpen eta barriketaldi izango dira. Telebista kateentzako gune berezia egongo da, aurten Fipa Industry eukiko dau izena, lehengo Fiptalen ordez.

Miarritzeko hainbat aretotara zabalduko da jaialdia, Gare du Midi, Bellevue, Udal Kasinoa, Royal, Mediatheque eta Coliseera, hain zuzen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu