Galdamesek 'Udagoiena euskeraz' ospatuko dau

Bizkaie! 2010-11-09 17:09   Euskerea berbagai

Programearen helburu nagusia da herriko umeei euskerazko jarduerak eskaintzea, euskerea ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo be atara eta komuniketako berezko hizkuntzea izan daiten.

Euskaltzaindiak 'Gazteak, aisialdia eta euskerea' aztertuko ditu XV. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-11-09 16:33   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira, bai eta dobakoak be, eta entzule legez nahi dauena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 18an amaituko da.

Zinebi52k Nicolas Roeg zinegileari eta Luis de Pablo konposatzaile bilbotarrari emongo deutsez Ohorezko Mikeldi sariak

Bizkaie! 2010-11-09 14:49   Barriak

Laurie Andersonek bere azken diskoa 'Transitory Life' estreinauko dau Zinebi52ko ekitaldien artean

Urtean zehar, Zinebik 3.196 film jaso ditu, eta horreetatik 73k Lehiaketarako Sekzino Ofizialean hartuko dabe parte, lehiaketako hiru generoetako (fikzinoa, dokumentala eta animazinoa) Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko lehian. Beste urte batez, Zinebik marka guztiak gainditu ditu, aurten aurreko edizinoan baino 231 film gehiago jaso baititu.

Martxan dagoz Bilboko Berbalagun taldeak

Bizkaie! 2010-11-09 14:37   Euskerea berbagai

Bilboko Erdialdeko Berbalagun taldeak osotu eta martxan jarten dabiz asteon. Hemendik aurrera, euskerea praktiketan ibiliko diran Berbalagun taldeak batzen hasiko dira izena emon daben beste lagunakaz, baina oraindino be zabalik dago aukerea egitasmoan parte hartu nahi dauenarentzat, AEKren edozein zentrotan edo Berbaizu eta Asapala alkarteetan izena emonda.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mexikoko oihanetara eroango gaitu Katixa Agirreren liburu barriak

Dabi Piedra 2010-11-09 13:59   Kulturea

Amaia Lapitz neskatoaren lehenengo abenturea da honakoa, baina Katixa Agirreren asmoa bete ezkero, liburu gehiagogaz osotuko dabe saila.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea abiatuko dau Nontzeberrik

Bizkaie! 2010-11-09 13:19   Barriak

Lanak zinemakoak edo animazinokoak izango dira eta, azken horretan, animazino teknika guztiak onartuko dira (3D, Flash, stop-motion…). Aurten, nobedade legez, eta Nontzeberri webgune berria sustatzeko amesagaz, spot lehiaketea be abiatu dabe: NontzeSpot.

Arratiako Berbaportua, liburu batetik abiatu eta beste sormen-lan batzuetara eroango gaituen bidea

Bizkaie! 2010-11-09 11:50   kulturbiz

'Liburu bat oinarri hartuta, harantzagoko pausu bat emon, eta beste portu batzuetara heltzea da gure asmoa: liburu horregaz lotutako pelikulak ikusi, hitzaldiak entzun, ibilaldiak egin, beste liburu baten orrietara heldu... nork daki nora eroango gaituen irakurriko doguzan liburuek'.

Bilboko Nazinoarteko XXIX. Txotxongilo Jaialdia zemendiaren 12tik 21era

Bizkaie! 2010-11-09 10:14   Kulturea

Asiako txotxongiloei eta teknikei gorazarre egingo jake aurten

Zemendiaren 12tik 21era, txotxongiloen Bilboko jaialdian, nazinoarteko eta hemengo 16 talde izango dira, zehatz esateko, Madrileko, Granadako, Gironako, Valentziako, Kubako, Mexikoko, Italiako, Bulgariako, Nafarroako, Bilboko eta Donostiako taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Arabako euskaldunon alkarguneei buruzko topaketak antolatu ditue Topaguneak eta Euskara, Kultura eta Kirol foru Sailak

Bizkaie! 2010-11-08 17:49   Euskerea berbagai

Topaketearen helburuak dira Arabako euskaldunon alkarguneen gainean gogoetea egiteko gunea eskaini, alkar ezagutzeko aukerea sortu, esperientzia eta eretxi trukerako foroa ahalbideratu, Arabako aukera eta erronka barriak balorau, auzolanerako aukerea eta beharra azalerazo eta herritarren funtzino nahiz protagonismoa aldarrikatzea.

X. Zientzia Astea Bilbon zemendiaren 11tik 14ra

Bizkaie! 2010-11-08 17:30

Zientzia eta teknologia herritarrei hurreratzeko eta herritarren artean zabaltzeko makina bat ekintza antolatuko dira bertan, dibersinoa eta entretenimendua bide dala. Hamabost stand izango ditu, horreetako bederatzi UPV/EHUrenak eta ganerako guztiak materia anitzei buruzko jakin-mina piztuko daben bitxikeriaz josita.

Lady Gaga izan da Europako MTV sarietako erregina

Bizkaie! 2010-11-08 14:53   Musikea

Artista polemikoak lau izentapen izan ditu bart Madrileko Caja Magica aretoan banatutako sarietarako eta lautik hiru eskuratu ditu estadubatuarrak: Pop Artista Onena, Emakumezko Artista Onena eta Kanta Onena (Bad Romance abestiagaitik).

'Indarkeria mota guztien kontrako sentimendua sortzea' da Mikel Hernandez Abaituaren liburuaren asmoa

Bizkaie! 2010-11-08 14:50   Kulturea

Etorriko al haiz nirekin? lana 1991n kaleratu eban lehenengoz gasteiztar idazleak baina, orain, bertsino elebiduna argitaratu dau, euskeraz eta espainolez. 1980ko hamarkadako jazoera odoltsuak, ETA, GAL, polizia eta abarren indarkeria eta sasoi haretako giro nahasia dira nobelearen oinarria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hizkuntza Lidergoa aztergai zemendiaren 17ko jardunaldi edegian

Bizkaie! 2010-11-08 14:33   Euskerea berbagai

Hizkuntza Lidergoa izango da aztergai zemendiaren 17an, Mondragon Unibersidadearen Huhezi Fakultadean (Eskoriatza, Gipuzkoa) egingo dan Eralan 2 jardunaldi edegian.

Kirmen Uribek 'New literature from Europe' izeneko jaialdian parte hartuko dau New Yorken

Bizkaie! 2010-11-08 13:20   Euskaldunak munduan

Kirmen Uribek New literature from Europe izeneko festibalean parte hartuko dau New Yorken, zemendiaren 16tik 18ra. Jaialdiaren helburua Europan egun egiten dan literatura barria ezagutarazotea da eta idazleon lanari AEBetan bultzadea emotea.

Eusko Jaurlaritzea Londresko World Travel Market ferian egongo da

Bizkaie! 2010-11-08 13:07   Euskaldunak munduan

Aurten, turisten sarrera kopurua % 12 handitu da, eta atzerritarren kasuan, 2009. urteagaz konparauta % 20ko hazkundea gertatu da. Hori kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzearen ekintza barri honen bidez atzerritar gehiago erakartea lortu nahi da.

Epalzaren Alargunak taldearen 'II' filmak irabazi dau Kameratoia 2010 lehiaketea

Bizkaie! 2010-11-08 10:31   Barriak

Parte-hartzaileek lau eguneko epea izan dabe bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lanak sortzeko, Muga-Mugan izenburutzat hartuta eta Ermuko hamar ezaugarritako zerrenda batetik gitxienez hiru erakutsiz.

Jone Uriak eta Odei Barrosok irabazi ditue Bertxoko Sariketako finalerako lehen bi txartelak

Bizkaie! 2010-11-08 10:09   Bertsolaritzea

Zemendiaren 12an eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñoko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Beñat Ugartetxea da Getxoko saioa irabazita finalaurreetarako zuzenean sailkatu dan azkena

Bizkaie! 2010-11-08 09:56   Bertsolaritzea

Getxon, Erromoko Gobela kiroldegian, 350 bat entzuleren aurrean jokatu da astegoienean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea eta Gorka Ostolaza, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Eñaut Uruburu eta Ion Barrocalegaz izandako lehiaren ondoren, Beñat Ugartetxeak saioa irabazita, zuzenean lortu dau finalaurreetarako txartela.

'Euskararen hitz politena' lelopean ospatuko dau Eusko Ikaskuntzeak aurtengo Euskerearen Eguna

Bizkaie! 2010-11-05 15:07   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzeak 1949tik bultzatzen dauen egitasmoa dala eta, Gazteria Sailak goiburua aukeratzeko proposamen onena saritzeko ekimena antolatu dau aurten sarean. Azkenean, 28 urteko Blanca Lopez de Juan Abad gazteiztarra izan da irabazlea.