Guy Delisle, Bryan Talbot, Jan eta Alfonso Zapico, Getxoko XII. Komiki Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-11 14:49   Kulturea

Getxoko Komiki Azokearen hamabigarren edizinoa zemendiaren 22tik 24ra egingo da, Areetako Geltokia Plazan. 62 salmenta leku, bederatzi erakusketa, hainbat aurkezpen, mahai-inguru eta tailerrek osotzen dabe aurtengo egitaraua.

Getxoko Komiki Azokearen hamabigarren edizinoa zemendiaren 22tik 24ra egingo da, Areetako Geltokia Plazan. 62 salmenta leku, bederatzi erakusketa, hainbat aurkezpen, mahai-inguru eta tailerrek osotzen dabe aurtengo egitaraua.

Igaz 23.000 lagun hurreratu ziran Areetako Geltokia plazako karpara, eta aurten jente gehiago erakartea espero dabe Getxoko alkate Imanol Landak eta Komiki Azokearen arduradun Iñaki Elorriagak.

Superlopez superheroi ezagunaren sortzaile JAN (Juan Lopez) eta Komikiaren Museoa prestetan dabilen Luis Gasca aditua omenduko ditu Komiki Azokeak. Ekitaldia lehenengo egunean egingo deutsie,19:00etan.

Hogei bat egile konbidau ditue Komiki Azokara, argitaletxeen eskutik. Guy Delisle kanadarra hiru egunetan egongo da liburuak sinatzen. Nobela grafikoan berau da sortzaile ezagunenetakoa, bai marrakzilari bai gidoilari lez, nabarmendu dau Iñaki Elorriagak. Astiberri etxeak oraintsu argitaratutako La guía del mal padre lan dibertigarria aurkeztuko dau Getxon.

Bryan Talbot ingelesa be Azokan izango da, David Rubin bere bai, eta Jordi Bayarri. Raquel Corcolesek komikiaren alderik naifena ekarriko dau, Modernadepueblo behar barriagaz. Oihartzun handia izaten dabil, esan dau Elorriagak. Alfonso Zapico 2012ko Espainiako Komiki Sari Nazionalak be azokan parte hartuko dau.

Azokearen egunetan ikusgai izango diran erakusketa asko herrian zehar ipiniko ditue, esaterako; Areetako Jai Alai eta Glass tabernetan, Sarimaren fantasia hiperrealistearen lanak eta Patxi Pelaezen animazino sorkuntzak, eta. Bizkaian Zubian, Juan Luis Landaren 1512: In memoriam. Karpan bertan, lau erakusketa egongo dira, tartean, Raquel Córcolesen Modernadepueblo eta Azokako kartelaren egile David Rubinen Beowulf.

Hiru tailer antolatu dira aurten, komikiena, makillaje eta efektu bereziena eta mangari buruzkoa. Zine-klubeab Ralf König: rey de los cómics lana proiektauko dabe.

Areetako karpara sartzeko 1,50 euroko sarrerea pagau beharko da, bisitari bakotxak El Balancin aldizkariaren ale bana jasoko dau.

Getxoko Komiki Azokearen egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu