Ken Zazpik eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kalean dabe alkarregaz egindako diskoa

Bizkaie! 2013-11-11 11:33   Musikea

Klasikat bildumeak emoitza barria dauka, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpik alkarregaz grabautako lana. Urte bi emon ditue beharrean, eta ez da lan erraza izan batak bestearena ulertzea. Ken Zazpiren hamaika kantak osotzen dabe diskoa, eta hiru barriak dira. Abenduan bost zuzeneko emongo ditue.

Fernando Velázquez getxoztarra izan dabe zuzendari, berak batu ditu pop-rocka eta orekestra sinfonikoaren mundu biak. Lan gogorra izan da, aurkezpenean esan ebenez, danak itxi behar izan dabe-eta norberenetik zeozer diskoaren osotasunaren alde. El Orfanato, Lo Imposible eta Zipi y Zape pelikuletako soinu-banden egilea da Velázquez. Lehenago be zuzendu dau EOS beste proiektu batzutan.

Hamaika kantak osotzen dabe diskoa, horreetako zortzi beste disko batzuetan argitaratutakoak dira: Hegoak astindu, Gernikan, Noizbait, Hel nazazu eskutik, Itsasoa gara, Ilargia, Haizea eta Zapalduen olerkia. Ganerako hirurak kanta barriak dira: Bihotz, Oinutsik eta Gereziondoa.

Ken Zazpik 2011n jaso eban EOSen proposamena. Erronka moduan hartu eban talde gernikarrak, Eñaut Elorrieta kantariaren arabera, eta proiektua bera gauzatzea be erronka handia izan dala autortu eban.

Abenduan, bost kontzertutan aurkeztuko dabe EOSek eta Ken Zazpik lan barria: hilaren 3an, Donostiako Kursaalen; 4an, Iruñeko Baluarten; 5ean, Bilboko Euskaldunan; 12an, Gasteizko Printzipalen; eta, 13an, Donibane-Lohitzuneko Jai-Alain.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu