Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsolariak hurrengo finalaurrekoetarako sailkatu dira
2013-11-11 10:11 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurreko biak jokatu dira astegoinean, bata, Gernikan, eta bestea, Tolosan. Zapatuan, Amets Arzallus izan zan nagusi, eta domekan, Igor Elortza. Holan, biek lortu dabe finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurreko biak jokatu dira astegoinean, bata, Gernikan, eta bestea, Tolosan. Zapatuan, Amets Arzallus izan zan nagusi, eta domekan, Igor Elortza. Holan, biek lortu dabe finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela.
Amets Arzallusek 717 puntu eskuratu zituan zapatuan Gernikako Jai-Alai frontoian, ganerako bertsolarien puntuazinoa ondokoa izan zan: Jokin Uranga, 657,5 puntu; Jone Uria, 653; Jon Martin, 640,5; Julio Soto, 639,5; eta, Nerea Elustondo, 633,5. Bertsolari hendaiarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren bueltarako, halanda ze, zemendiaren 23an Elizondon kantauko dau, beste bost bertsolarigaz batera.
Gernikako saioa hasi orduko sarrera guzti-guztiak salduta egozan, 1.500 lagunek bete eben Jai-Alai frontoia.
Domekan, Tolosako Usabal kiroldegian Igor Elortzak lortu zituan puntu gehien, 722 puntu, hain zuzen be. Beste bost bertsolarik egin eben kantuan, eta puntu honeek atera zituen: Iñigo Mantzizidor Mantxi, 667,5 puntu; Unai Iturriaga eta Etxahun Lekue, 649; Jexux Mari Irazu, 685,5; eta, Amaia Agirre, 638. Durangarra zemendiaren 24an Donostian jokatuko dan finalaurrekoan izango da, beraz.
Tolosan be aldez aurretik sarrerak salduta egozan. Danetara, 1.732 bertsozale batu ziran Usabal kiroldegian.
Astegoienean, lehenengo bueltako azkenengo finalaurreko biak jokatuko dira Oiartzun eta Murgian. Horreen ostean jakingo da zeintzuk diran bigarren bueltarako sailkatuko diran bertsolariak, lehenengo bueltako finalaurrekoetako irabazleak, eta ganerako hamalau puntuazino onenak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!