Getxoko XI. Komiki Azokea zemendiaren 23tik 25era izango da aurten
2012-11-13 16:48 KultureaOraingo honetan, besteak beste, Eddie Campbell eskoaziarraren mailako egileak izango doguz; nazinoarte mailan ezaguna da Campbell, Alan Moore-egaz From Hell komiki ezagunean egindako lankidetzeagaitik. Bere azken lana aurkeztuko dau Getxon: Mi libro sobre el dinero.
Disko biribila da Estankonaren bigarrena, 'Fruitua'
2012-11-13 14:43 MusikeaBakarka argitaratzen dauen bigarren diskoa da Fruitua. Baxuan, Itxaso Etxebestek lagundu deutso eta, baterian, Jimmy Arrabitek. Gure arteko musika loturea sendoa da, gustura nago eurakaz, azaldu dau musikariak, izan be, Etxebeste eta Arrabitek Estankonaren disko bietan parte hartu dabe eta zuzenekoetan be alkarregaz ibilten dira.
Euskarabila ipuin erotikoen lehiaketeak agur
2012-11-13 14:00 Kulturea2012ko honen ondoren, Euskarabila alkartearen beraren etorkizuna berraztertzen ari garen honetan, lehiaketan be etena egitea erabagi dogu. Horretarako momentu egokia zala uste izan dogu: orain arteko edizino guztietako irabazleen ipuinak argitaratuta dagoz eta tiraderetan ez jaku inorenik gordeta gelditzen.
Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' liburua aztergai Bilbo Zaharra euskaltegiaren jardunaldietan
2012-11-13 11:56 jardunaldiakBilbo Zaharra Euskaltegiaren ekinbidez, 2013ko bagilaren 13an, Klasikoen Irakurketa Jarraituan Atxagaren Obabakoak izango da protagonista, lehenengo argitalpenaren 25. urteurrena aprobetxauko dabe klasiko bihurtutako lanari merezidutako gorazarrea egiteko.
EAEko 28 erakundek jasoko dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziuirtagiria 2012ko edizinoan
2012-11-13 10:59 Euskerea berbagaiEAEko 28 erakundek lortu dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiria 2012. urteko edizinoan, eta zemendiaren 22an jasoko dabe Gasteizko Europa Jauregian egingo dan ekitaldian. 28 erakunde horreetatik bederatzik goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dabe, 12k tartekoa dan zilarrezkoa eta zazpik oinarrizkoa.
Deustuko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetuko dabe
2012-11-13 09:51 Euskerea berbagaiEusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912ko irailaren 4a - Bilbo, 1993ko maiatzaren 31a) idazlearen, kazetariaren eta euskaltzainaren jaiotzearen mendeurrena aurten beteten dala eta, Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordeak antolaturiko jardunaldiaren egitaraua aurkeztuko dabe. Jardunaldia Deustuko Unibersidadean egingo da zemendiaren 30ean.
Enpresak eta nazinoarteratzea: zelan kudeatu hizkuntza-aniztasuna?
2012-11-12 17:25 Euskerea berbagaiElhuyar Taldeak antolatuta, Enpresak eta nazinoarteratzea: zelan kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia egingo da martitzenean, zemendiaren 13an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan, Donostian.
Fun & Serious Game Festival 2012 zemendiaren 26tik abenduaren 2ra izango da Bilbon
2012-11-12 14:50 kulturbizFun & Serious Game Festival 2012 bideojokoak protagonista dituan jaialdiak urteko lanik onenak sarituko ditu. Sariak zemendiaren 29an emongo ditue Campos Eliseos Antzokian egingo dan ekitaldian, eta bi sail desbardinetan banatzen dira: Aisialdirako Bideojokorik Onenak eta Serious Games Bidejokorik Onenak 2012.
Kirola eta krisialdi ekonomikoaz berba egingo dabe Kirolaren V. Euskal Biltzarrean
2012-11-12 13:14 jardunaldiakEuskal kirola agertoki ekonomiko barri baten aurrean lemapean, Kirolaren V. Euskal Biltzarra egingo dabe Bilbon, zemendiaren 15ean eta 16an. Aurreko urteetan lez, inguruko kirol errealidadea aztertuko dabe, EHUko Paraninfoan.
Hainbat adituk ziberkazetaritzearen ganean jardungo dabe egunotan Bilboko Bizkaia Aretoan
2012-11-12 11:27Nazinoarteko adituek hedabideen eta herritarren kazetaritzearen arteko karremonak jorratuko ditue astelehenetik egueztenera Bilboko Bizkaia Aretoan, EHUk antolatutako Ziberkazetaritzea eta Web 2.0 IV. Kongresuan.
Concha de la Casa: 'Zuzenean egiten dan antzerkiaren magia ez da sekula galduko'
2012-11-12 11:18 BarriketanBilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiko zuzendaria
Literaturea eta teknologia barriak eztabaidagai, Bilboko LiburuTEKia jardunaldietan
2012-11-12 10:54Literatur arloko teknologia barriak erabilteko gakoak izango ditue berbagai egunotan Bilbon, LiburuTEKia Literaturea eta Teknologia Barriak jardunaldietan, Bizkaiko Foru Liburutegian.
Hirugarren aldiz Ametsentzat txapela
2012-11-12 09:28 BertsolaritzeaAmets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu eben buruz burukoa eta Amets Arzallusek batu zituan puntu gehien. Jarraian, hurranez-hurran, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua geratu dira. Lehenengo bostek izango dabe datorren urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukerea.
Tom Cruise guzurretan ibili zan Shanghain
2012-11-09 15:15 BidaideEthan Huntek ezinezko lanak besterik ez ditu onartzen, eta argi dago danei aurre egiteko kapaza dala. Baina Shanghain lartxu izan zan: 80 kilometro segundu gitxian egin zituan. Tom Cruiseren personaiak ez dauka naturaz gaindiko gaitasunik Mission: Impossible 3 pelikulan, behintzat ez jaku holakorik esaten. Orduan, zelan izan daiteke Pudong-eko etxe-orratz ikaragarrietatik Xitang-eko kale estu-estuetara arineketaldi berean pasetea?
Hizkuntzen alkarbizitzearen alde egingo dau 2013ko Korrikak
2012-11-09 14:13 Euskerea berbagaiBilbon, Unesco Etxean, aurkeztu dabe gaur AEKren 18. Korrika, martiaren 14tik 24ra bitartean egingo dana. Ohiko moduan, Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko ditu euskerearen aldeko aldarriak, oraingoan Andoainen hasi eta Baionan amaituta. Euskerea ikasten edo alfabetizetan dabilzan guztiak omenduko ditu 2013ko Korrikak. Aurtengo leloa, Eman euskara elkarri izango da.
Miren Aisiainek umeentzako 'Hara!' albuma kaleratu dau Pamielagaz
2012-11-09 13:36 KultureaMiren Aisiainek Hara! album ilustraua kaleratu dau Pamiela etxeagaz. Zezeilean jaso eban umeentzako album ilustrauak sortzeko Etxepare sariaren emoitzea da argitalpena. Amama batek igerilekuan batzen dauen ume baten istorioa kontetan dau liburuak.
Bizkaitarren lanak izango dira nagusi Lekeitioko 35. Zine Bileran
2012-11-09 13:30 BarriakIgaz baino hiru film gitxiago lehiatuko dira aurten, 30 film labur, hain zuzen, Urrezko Antzarra eskuratzeko asmoz, Lekeitioko 35. Euskal Zine Bileran. Zemendiaren 26tik abenduaren 1era bitartean izango dira euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarraren emonaldiak.
Indarkeria sexistearen kontrako 'Beldur barik!' flasmoba, zapatuan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen
2012-11-09 13:04Zapatuan, zemendiak 10, Beldur barik! flashmoba egingo dabe Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Lady Gagaren Telephone abestia gidari. Musikea, jantzea eta parte-hartzearen bitartez, herritarrak indarkeria sexistea gaitzestea gura dabe antolatzaileek.
Oier Santos gipuzkoarrak 'Ez zuten erantzun' lehenengo nobelea kaleratu dau
2012-11-09 12:25 KultureaOier Santosen Ez zuten erantzun nobelea, Ferdinand von Schirachen Krimenak eta Tea Obrehten Tigrearen emaztea liburuak kaleratu barri ditu Erein argitaletxeak.
Gaztezulok gazteezi zuzendutako 'Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoa abiatu dau
2012-11-09 10:57 Euskerea berbagaiGaztezulo aldizkariak Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa marxan ipini barri dau, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHUgaz alkarlanean. Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira antolatu dabe ekimena, gazteak euskeraz biziten animetako.


















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...