Martxan dira aurtengo Liburuaren Nazinoarteko Eguneko ekitaldiak
2012-04-20 15:04 KultureaLiburu Saltzaileen Alkarteak asteon emon ditu Papelezko argitxuak sariak, eta Liburu Azokea antolatuko dau Bilboko Berastegi kalean, hilaren 23an. Bilboko liburutegien sareak be egitarau berezia atondu dau zapatutik aurrera.
Harkaitz Zubiri donostiarrak 'Etxekalte' bere lehenengo nobelea kaleratu dau
2012-04-20 13:57 KultureaHarkaitz Zubirik bere lehenengo nobelea kaleratu barri dau, Etxekalte, Susa argitaletxeagaz. Eleberriko protagonistek krisi personalak bizi ditue, ez dakie zer egin behar daben, zer ez , norantz jo. Bizitza kolektiboa eta bizitza personalaren arteko loturearen ganeko gogoetea be egin dau idazle donostiarrak.
Aimara, kitxua eta guaranierako zuzentzaile ortografiko kode edegiko bat garatuko da
2012-04-20 12:58 kulturbizProiektuaren gidaritzan Elhuyar Fundazinoak parte hartuko dau, UPV/EHUko IXA taldeak eta Elekak garatutako euskerazko Xuxen zuzentzaile ortografikoan baitago oinarrituta zuzentzaile ortografiko barria, eta 2012ko irailean egongo da erabilgarri.
'Zerutik sua dator! Gernika-Bizkaia sutan', orain 75 urteko jazotakoak ez ahazteko
2012-04-20 12:33 kulturbizZerutik sua dator! Gernika-Bizkaia sutan ekitaldia gaur, apirilak 20, egingo dabe Gernikako Merkatu Plazan,Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, orain 75 urte izan zan bonbardaketea gogoratzeko. Musikea, jantzea eta irudiak nahastauko ditue, litografiak eta artxibo-irudiak.
'1937: Bizitzak eta Bonbak', bonbardaketak lau kontakizunetan
2012-04-20 11:41 KultureaBBK Fundazinoak 1937: Bizitzak eta Bonbak liburua aurkeztuko dau apirilaren 24an, lau idazle ezagunen literatura lanakaz osotuta, hain zuzen be Bernardo Atxaga, Jose Fernandez de la Sota, Miguel Gonzalez San Martin eta Ignacio Martinez de Pisonen testuekaz. Ekitaldia BBK Aretoan egingo dabe, 20:00etan. Liburua euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu da.
'Puppy-k be 15 urte' argazki lehiaketeak baditu irabazleak
2012-04-20 11:25 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak ezagutzera emon ditu bart Puppy-k be 15 urte argazki lehiaketearen irabazleak. Lehiaketea museoaren 15. urteurrenaren harian antolatu zan, eta 136 lagunek parte hartu dabe Facebook bidez; horreek guztiek Puppygaz bizitako momentu gogoangarri bat jaso eben. Museoko 103B aretoan 51 finalistak erakusgai izango dira maiatzaren 2tik 30era.
II. Benito Ansola Sariak antolatu ditu Topaguneak
2012-04-19 17:50 BarriakDeialdian parte hartu nahi daben gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar ditue 2012ko irailaren 28a baino lehen. Euskerearen presentzia ezinbestekoa izango da. Benito Ansola Sarien oinarriak erantsitako artxiboan topauko dozuez.
Guzurrak eta sekretuak agirian V. Gutun Zuria jaialdian, AEBetako idazle eta pentsalarien eskutik
2012-04-19 15:50 jardunaldiakMartxan da Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko jaialdia, eta gaur egin dabe aurkezpena Alondigan. AEBetako literaturea da aurtengo protagonistea, horregaitik hango hainbat idazle, kazetari eta pentsalari batuko dira Bilbon apirilaren 22a arte, besteak beste, John Verdon eta Chuck Palahniuk idazleak eta Bill Keller New York Times egunkariko zuzendari ohia.
Slavoj Zižek filosofo esloveniarraren '¡Bienvenidos a tiempos interesantes!' lana argitaratu dau Txalapartak
2012-04-19 15:06 kulturbizSlavoj Zižek filosofo esloveniar ezagunaren ¡Bienvenidos a tiempos interesantes! saiakerea argitaratu dau Txalaparta argitaletxeak, Euskal Herrirako proposamen interesgarriak dituan liburua, aurkezpenean esan dabenez.
'Gida-baimena euskeraz'-ek gidatzeko simuladorea eta berbaldiak eskainiko ditu Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotuagaz
2012-04-19 12:44 Euskerea berbagaiSimuladoreagaz lehenengo saioa bart izan zan Algortako Gaztelekuan. Gaur, hilak 19, barriz, Fadurako institutuan izango da eta Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotuagaz bi solasaldi izango dira. Hurrengo egunean, hilaren 20an, gauza bera izango da, baina Aixerrota institutuan. Gazteek, simuladorean jolasteaz gan, testak euskeraz egiteko aukerea izango dabe eta baita liburu teorikoa ikusteko aukerea be.
Merioaren ibilbidea dala-ta Gerediagako Batzarretxea bisitauko da apirilaren 20tik aurrera
2012-04-19 12:28Gerediaga Alkarteak Merioaren ibilbidea izeneko ekintzari hasierea emongo deutso datorren barikuan, apirilaren 20an. Ekintzaren helburua da orain bost mende Durangaldeak eukan eraketa politikoa ezagutarazotea. Horren barruan, egiten da Gerediagako Batzarretxearen bisitea.
Capsula taldearen lehenengo hiru diskoen berrargitalpena eta Ziggy Stardust-en grabazinoa
2012-04-19 11:48 MusikeaMaiatzaren erdialdera kalean izango dira euskal-argentinar taldearen lehenengo hiru grabazinoak: Sublime (1999), Yudoka (2000) eta Capsula (2002), azken hau euren aurkezpen gutuna izan zana gurean. Nahasketa eta masterizazino lan barriak Angel Katarainek eginak dira, eta hasiera-hasieratik erakusten deuskue taldea bere sasoirik onenean, gaztelaniaz eta ingelesez abesten. Biniloan eta CDan, diseinuak be guztiz barrituta.
Apirilaren 26an emongo ditue 2011ko CAF-Elhuyar zientzia eta teknologiaren dibulgazinorako sariak
2012-04-19 11:42Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak apirilaren 26an banatuko ditue 2011ko CAF-Elhuyar zientzia eta teknologiaren dibulgazinorako sariak, Donostiako San Telmo Museoan, sariketaren arduradunek eurek adierazo dabenez. Ekitaldia 18:00etan hasiko da.
Durangaldeko musika taldeen II. Greatest Hits Gaua apirilaren 20an eta 27an
2012-04-19 11:06 MusikeaGreatest Hits Gaua Durangaldeko taldeen topagune izateko asmoz sortu zan, musikarien eta zaleen arteko hartu-emonak gerturatu eta alkarren kuriosidade eta gustuak asetzeko. Lehen edizinoa 2007ko martiaren 9an eta 16an izan zan, Plateruenan, eta eskualdeko 25 talde izan ziran parte-hartzaile.
'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea apirilaren 23an abiatuko da 15 herritan
2012-04-19 11:06 kulturbizHemen da aurten be Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea, irakurzaletasuna bultzatu eta euskerazko liburuak irakurtera animetako. Urtero lez, Liburuaren Nazinoarteko Egunarean inguruan, apirilak 23, abiatuko dau ekimena Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta 15 herritako euskera alkartek. Irakurtearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratu gura dabe antolatzaileek.
'Oinak kantuz' jantzarako diskoa aurkeztu dau Aiko taldeak
2012-04-18 15:50 MusikeaJantzan egiteko diskoa holantxe definidu dabe Aiko taldeko kideek Oinak kantuz (Elkar) disko barria. 19 abesti barri sortu ditue, danak estilo tradizionalean idatziak. Alvaro Garciak (gitarrea), Aitor Furundarenak (eskusoinua), Sabin Bikandik (txistua) eta Asier Garciak (danborra) taldekideek aurkeztu dabe diskoa Bilbon.
Kaleko arteen topagune izan gura dau Artekale Egunak, Otxandion apirilaren 29an
2012-04-18 15:47 jardunaldiakArtekalek lehenengo aldiz antolatu dau topaketea eta, artistak eurak ez eze, konpainiak, produktoreak eta ganerako eragileak be konbidau ditue, sektoreko kideentzako topagune bihurtu gura dabe Otxandio. Herritar guztiei be zabaldu deutsie deia, edade guztietako publikoari zuzendutako ikuskizunak iragarri ditue-eta apirilaren 29rako, 13 konpainiaren eskutik.
Ondo pasau eta ondo pasarazoteko diskoa atara barri dau The Uski´s boskoteak
2012-04-18 15:28 MusikeaOndo pasetako eta ondo pasarazoteko diskoa da The Uski´s taldearen Tximinotan. Hamahiru kanta batu ditu Ibarrangelu eta Elantxobeko boskoteak, eta aurreko lanetan lez, honetan be rock´n´rolla da nagusi.
Gernikako bonbardaketearen 75. urtemugea, askatasuna, bakea eta autodeterminazinoa aldarrikatuz
2012-04-18 15:15Gernika bonbardeau ebeneko 75. urteurrenaren harian, hilaren 19tik 26ra, ekitaldi ugari antolatu ditue datozen egunetarako. Gernika 1937-2012 Batzordeak Euskal Herriaren izakereari zein iraganari buruzko hausnarketea sustatu nahi dau, etorkizunera begira jarteko.
Omenaldia Intxortako Atean indar frankistek Elgeta hartu ebela 75 urte pasau ostean
2012-04-18 14:18Militar profesionalen aurrean, gudari eta milizianoen buruzagiak zibilak ziran: Felipe Bediaga, Pablo Ugarte, Segundo Olazagoitia, Patxo Gorritxo, Felix Casero, Pablo Beldarrain… Gudari eta milizianoen armarik onena Askatasunaren Irrintzian sinistea izan zan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...