'Pankreas' antzezlana martian estreinauko da Bilboko Arriaga antzokian

Bizkaie! 2014-01-20 10:42   Kulturea

Patxo Telleriak idatzitako Pankreas komedia Bilboko Arriaga antzokian estreinauko da, martiaren 12an eta 13an. Mikel Martinezek, Joseba Apaolazak eta egileak berak interpretetan dabe Jokin Oregik zuzendu eta Tartean Teatroa konpainiak produzidutako lana.

Arriaga antzokiak Kontuz atsuak! obrearen emonaldia eskaintzekoa zan martiko egun horreetan, baina Gorringo konpainiak jakinarazo dauenez, ikuskizuna bertan behera geratuko da arrazoi artistikoengaitik. Halanda ze, Arriagak Pankreas beharraren estreinaldia eskainiko dau Kontuz atsuak! lanaren ordez.

Pankreas obreak hiru lagunen istorioak kontetan ditu. Lehenak pankrea trasplante baten premina larria dauka; bigarrenak bere burua hilteko asmoa dauka hemendik urte batera, herentzia genetikoz jatorkon Alzehimer gaixotasuna ebitetako; eta hirugarrenak proposamen bat egingo deutso bigarrenari, suizidioaren eguna aurreratzea, lehenengoari bere pankrea emoteko. Hori da abiapuntua, eta momentu horretatik aurrera ezusteko ugari jazoko dira, pasau daitekeen guztia, danik eta sinisgatxena bada be, pasau egiten da.

Martiaren 12an eta 13an bina emonaldi egingo ditue, 11:00etan eta 20:00etan. Daborduko, salgai dagoz sarrerak, 7 eta 16 euro artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu