Lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Donostia Zinemaldiak, IBAIA alkarteak eta FIPAk
2014-01-22 09:59 BarriakDonostia Zinemaldiak, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Miarritzeko FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdiak ikus-entzunezko industria sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Miarritzen bertan.
Donostia Zinemaldiak, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Miarritzeko FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdiak ikus-entzunezko industria sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Miarritzen bertan.
Hiru erakundeetako ordezkari nagusiak izan dira akordioaren sinadura ekitaldian: Francois Sauvagnargues, FIPAko zuzendari nagusia; Jose Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiko zuzendaria; eta Joxe Portela, IBAIAko burua. Hiru erakundeek 2007an hasitako lankidetza konpromisoaren bidean aurrera egitea ahalbidetuko dau akordioak, urte haretan sinatu eben-eta harreman arlo barri hori indartzeko oinarriak ipinteko lehenengo hitzarmena.
Hirurek Donostiako eta Miarritzeko ekitaldiei buruzko informazinoa zabaldu eta sustatuko dabe nazinoarteko ikus-entzunezko proiektuen parte hartzea bultzatzeko. Horrezaz gan, ekitaldi bakotxeko proiektuetako hautaketa batzordeetan parte hartuko dauen ordezkari bat izentauko dabe. Foro bakotxean aurkeztutako proiektuei beste foroan parte hartzeko aukerae emongo deutsie, eta bi onenei izen-emotea eta ostatu gastuak ordainduko jakiez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!