Iranzu Antonaren 'Dar encuentro' erakusketea, Barriek 2014 programako lehenengoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-21 14:35   Kulturea

Grezian hasi eta New Yorken amaitutako ikerketearen ondorioak batu ditu Iranzu Antonak Dar encuentro erakusketan. Argazkiak, bideo-proiekzino bat eta eskultura bat ipini ditu ikusgai Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. Berau dau Bizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programako lehenengo proposamena.

Grezian hasi eta New Yorken amaitutako ikerketearen ondorioak batu ditu Iranzu Antonak Dar encuentro erakusketan. Argazkiak, bideo-proiekzino bat eta eskultura bat ipini ditu ikusgai Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. Berau dau Bizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programako lehenengo proposamena.

Bakarkako sei erakusketek osotzen dabe aurtengo Barriek ekimena. Bizkaiko Foru Aldundiak emondako bekei esker egindako proposamenak batzen ditu ekimenak, laguntzinoa jaso eben denporan egindako ikerketa personalen emoitzea dira.

Gonzalo Olabarria Kultura zuzendariak eta Iranzu Antona artisteak berak aurkeztu dabe erakusketea. Estiloen eta egiteko moduen nahastean agiri da erakusketan, alde batetik Grezia klasikoko eraikinak, eta bestetik, New York uritzarreko etxe-orratzak. Espazioa eta formak ulertzeko modu bi dira, -azaldu dau egileak- arkitektura greziarra eta nazinoartekoa. Olabarriak nabarmendu dauenez, turista lez egindako erretratuak modu esperimentalean erabilten ditu.

Aretoan alkarren kontra paradigma forma bi dagoz, gorputza eta bere inguruko espazioa ulertzeko modu bi, eregite-ideologiko bi, Maite Garbayo historialariaren arabera. Erakusketan argazkiak, bideo-proiekzino bat, berenberegi egindako eskulturak eta barruko horma bategaz in situ sortutako esku hartze espazial bat batu ditu egileak.

Iranzu Antona (Iruñea, 1979) Bilbon bizi da gaur egun, eta EHUren Arte Eder Fakultadea lizenziau zan. Hainbat tailerretan hartu dau parte, eta 2007an Iruñeko Udalak Iruñea Artista Gazteak lehenengo saria emin eutson.

Barriek 2014 ekimena Iranzu Antonaren erakusketeak abiatu dau, eta ostean beste bost etorriko dira: Taxio Ardanaz, Lourdes De la Villa, Mikeldi Perez, Iker Serrano eta Alvaroi Gil. Zemendian amaituko da programea. Antonaren Dar encuentro martiaren 2ra arte egongo da Rekalde aretoan. Bere lanaren barri euki gura izan ezkero: www.iranzuantona.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu