Bagilaren 1eko Euskal Eskola Publikoaren jaia antolatzen hasi dira Balmasedan

Dabi Piedra Robledo 2014-01-22 14:25   Euskerea berbagai

Aurten, Enkarterrira helduko da jaia, Mendia ikastetxe publikoaren eskutik eta hango egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta. Izan be, gero eta gazte gehiagok dakie euskeraz Enkarterrin, baina erabilerea txikia da. Euskal Eskola Publikoaren jaiagaz, beraz, euskerea Balmasedako txoko guztietara zabaldu nahi dabe.

Aurten, Enkarterrira helduko da jaia, Mendia ikastetxe publikoaren eskutik eta hango egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta. Izan be, gero eta gazte gehiagok dakie euskeraz Enkarterrin, baina erabilerea txikia da. Euskal Eskola Publikoaren jaiagaz, beraz, euskerea Balmasedako txoko guztietara zabaldu nahi dabe. Era berean, urtero legez, eskola publiko eta kalidadekoaren alde egingo dabe, jai giroan.

Euskal Eskola Publikoaren 23. jaiaren leloa Gorantz goaz, go go! izango da. Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Alkarteko (EHIGE) presidente Carlos Lopezek azaldu dauenez, idea ugari batu nahi izan ditue lelo bakar baten. Gorantz goazala, gero eta familia gehiagok eskola publikoa aukeratzen dabela adierazo nahi izan dogu lehenik eta behin, azaldu dau Lopezek, kalidedadezko hezkuntzea nahi dabenentzako aukera ona da eskola publikoa. Ganera, emoitza akademikoetan be, gero eta datu hobeak daukiezala nabarmendu dau. Hizkuntzen arteko bizikidetzea be azaltzen dau leloak, batez be euskerearen aldeko lana egiten dau euskal eskola publikoak, adibidez Balmasedan, euskereak gorakada nabarmena eukitea eragin dau.

Balmasedako jaiaren kartela eta logotipoa be gaur aurkeztu ditue. Mendia eskolako ikasle batzuen ama dan Veronica Melguizok dinoanez, Kolitza mendia irudikatzen dau kartelak, izan be, Kolitza Balmasedako mendirik ezagunena da eta, ganera, leloaren ideagaz bat dator. Sinbolikoa da Kolitza mendia, Bizkaiko deiadar-mendietako bat dalako eta, beraz, Euskal Herri osoko ikastetxe publikoetako ikasle, guraso eta irakasleei deiadarra egin nahi deutsie, bagileko lehenengo domekan Balmasedara hurreratu daitezan. Mendia eskolako guraso batek egin dau kartelerako irudia. Bagilaren 1eko jairako abestia be preparetan hasi dira. Enkarterriko musikariak eta bertsolariak alkarregaz lanean dabilz zeregin horretan.

Enkarterriko eskualdean hamar herri dagoz eta zortzik daukie hezkuntza alorreko eskaintza publikoa. Balmasedan, esate baterako, Mendia eskolea eta Balmaseda Institutua dagoz. Guztira, 2.500 ikasle dagoz eskualdean eta, eskaria gorantz doan ezkero, beharrizanak be sortu jakez. Gueñesen institutu barria noiz egingo zain dagoz eta Sopuertan, Lehen Hezkuntzako zentro publikoa eskatzen dagoz. Era berean, Zallako eskolan ikasle gehiegi dagozala dino EHIGEk. Holan, eskola publikoaren aldeko lana nabarmentzeko eta aurrera begirako proiektuetarako indarra batzeko, bagilaren 1ean Balmasedara joateko konbita zabaldu dabe. Veronica Melguizok azaldu dauenez, oraindino asko falta da, baina gu dagoeneko lanean gagoz.

Bagilaren 1ean, Balmasedara garraio publikoan joateko deia egin dabe, ahal dala. Horregaitik, gaurko aurkezpena, Bilboko FEVEren geltokian egin dabe, Bizkaiko uriburua eta Balmaseda lotzen dituan tren-linearen abiapuntuan. EHIGEko ordezkariak eta Mendia eskolako ikasle, guraso eta irakasleak trenean heldu dira Bilbora.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu