Nafarroako herri mobimentuak ahotsa behar dau

Bizkaie! 2014-01-17 14:26

Ateak Ireki webgunea zarratzeko agindua emon ebenetik, Nafarroako herri mobimentuak ahots bat galdu dau. Baina Ahotsa Behar Dugu ekimena martxan dago, besteak beste, herri komunikabide bat sortzeko asmoagaz, hain zuzen be.

Nafarroako herri mobimentuko esperientzia komunikatibo desbardinetan parte hartzen dogun edo horreetatik gatozen lagunak gara, gu izango gara Nafarroako tresna komunikatibo barria kudeatuko dogunak. Talde hau ekarpen barriak eta kolaborazinoak jasoteko prest dago. Are gehiago, hori da gure helburuetako bat: jente gehiago proiektu honetara batzea, bakotxak egokiago ikusten dauen moduan.

Orain, eta finanziazino iturriak egonkortzen diran bitartean, diru batze kanpaina bati ekin deutsagu, crowdfunding bat martxan jarriz. Gure helburua urteko 35.000 euroko aurrekontua kontuan hartuta, crowdfunding honen bidez 20.000 euro lortzea da. Eta horretarako laguntzinoa behar dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu