VI. Bideotikan, Aste Digitalaren Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 22ra arte

Bizkaie! 2026-11-06 09:42   Kulturea

Bideotikan Lite Bilboko Azkuna Zentroan.

Haize zabalean, arte digitala Bilboko kale, eraikin, denda eta autobusetan; topaketa eta esperimentazinorako gunea da Bideotikan, new media eta kultura digitalari eskainia. Ekimen honek Bilbo eraldatu eta plataforma edegi bihurtzen dau, ikus-entzunezko lan garaikideak sortzeko eta zabaltzeko, uriko pantaila digitalen bidez. Pantailetan, bertako eta nazinoarteko artista digitalen lanak zabaltzen dira. Artistek sormen-estiloak esploretan ditue, egunerokotasuna forma narratibo surrealistakaz bateratuz, software-tresna konplexuen eta indartsuen bidez.

Bilbon,  gaur, zemendiak 6, musika elektronikoa eta ikus-entzuneakoak izango dira Bilboko Bilborock Aretoan, Krii Kolektiboaren eskutik.

La Perrera Espazioan, barriz, zemendiaren 12tik 19ra, Un patio lleno de flores instalazino interaktiboa egongo da Andrea Méndezen eskutik.

Beste alde batetik, erakusketa iragankorra Eguzkiaren Pantailan egongo da ikusgai Azkuna Zentroan, zemendiaren 20tik 22ra arte, egun horrexetan Atarian egingo dan This is Basque Design Merkatuaren irudi legez.

Beste alde batetik, jaialdiaren esparruan, RUIDØCULAR ikus-entzunezko proiektuaren zuzeneko aurkezpena egingo da Zentroan zemendiaren 13an, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Horri lotuta, tailer praktiko bat egongo da, obrearen egile diran Vic Baladoch eta Andrea Petit artistek gidatuta, ikus-entzunezko sorkuntza esperimentala lantzeko.

Ganerako jardueren artean, zemendiaren 14an, Materia, soinu eta atmosferen ikus-entzunezko Laborategia nabarmendu daiteke; tailer honetan, hurbilketa praktiko bat egingo dabe ikus-entzunezko sorkuntza esperimentalera, materiaren, mobimentuzko irudiaren eta soinuaren bidez.

Andrea Petitek eta Vic Baladochek atondu dabe tailerra. Konpartidutako Laborategi lez atonduta dago, parte-hartzaileek eraldaketa-prozesuak esplorau deiezan denpora errealean, gailu analogikoak, material fisikoak eta konposizino kolektiboko estrategiak erabiliz.

Kontuak kontu, Emilia Trevisani; Karyna Budaieva (errxd) ukraniarra; Ivona Tau; Mazin; Karlo Lovrenščak (Mezotes); Nina Nayko erretratugile georgiarra; eta Noelia Lozano gurean izango dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu