I. Dramaturgia Biziak, zemendiaren 6tik 8ra, Bilbon
2026-11-06 08:39 KultureaEmakume eta disidenteen antzerkigintza Euskadin gaia jorratuko dabe Amancay Gaztañaga eta Ana García Peña.
Jardunaldiok euskal dramaturgia garaikidea bultzatzeko eta bizkaitarren talentua sustatzeko helburuagaz sortu ziran. Programazinoa gaur, zemendiaren 6an hasi eta bihar eta etzi izango da Bilboko BBK Salan.
Nabarmentzekoa da Alberto Conejero, La bola negra filmaren gidoilariaren, Leonora obrearen estreinaldia izango dala Bilbon
- Zemendiak 6, barikua
10:00 Edegierea. Dantzertiko Unai Izquierdo, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiko Begoña de Ibarra Zuazok parte hartuko dabe.
10:30 – 12:00 Lehenengo mahai-ingurua: Emakume eta disidenteen antzerkigintza Euskadin. Moderatzailea: Agurtzane Intxaurraga. Parte-hartzaileak: Amancay Gaztañaga eta Ana García Peña.
12:00 – 12:30 Atsedena.
12:30 – 14:00 Bigarren mahai-ingurua: Istorio berriak. Moderatzailea: Aizpea Goenaga. Parte-hartzaileak: Iñigo Guardamino, Javier Liñera eta Kepa Errasti.
19:30ean, Alberto Conejero, La bola negra filmaren gidoilariaren, Leonora obrearen estreinaldia.
- Zemendiak 7, zapatua
10:30 – 12:00 Hirugarren mahai-ingurua: EdiziNo, argitarapen eta aurkezpena. Moderatzailea: Conchita Piña. Parte-hartzaileak: Paco Gámez, Denise Despeyroux eta Itziar Pascual.
12:00 – 12:30 Atsedena.
12:30 – 14:00 Laugarren mahai-ingurua: Euskal Dramaturgia gaur. Moderatzailea: Iñaki Cid. Parte-hartzaileak: Oier Guillan, Olatz Gorrotxategi eta Ainara Gurrutxaga.
16:00 - Material inflamable izenburuko idazkera tailerra eskainiko dau Paco Gámezek, gehienbat profesionalentzat eta idazkera dramatikoan interesa dabenentzat, 2021ean, Lope de Vega Saria irabazitakoak Impunidad lanagaitik; Comedia 2021 Nazinoarteko Jaialdia irabazi ebana El fin lanagaitik; eta 2018an, Calderón de la Barca saria irabazi ebana Inquilino (Numancia 9, 2ºA) lanari esker.
19:30 Dramaturgia Txapelketearen finalerdia. Lau testu.
- Zemendiak 8, domekea
16:OO - Material inflamable izenburuko idazkera tailerra eskainiko dau Paco Gámezek.
19:00 - Dramaturgia Txapelketearen finala.
Sariak emotea eta jaialdiaren amaierea.
Beharrezkoa da inskribidutea ondoko helbidean dramaturgiabiziak@dantzerti.eus helbidera
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
