'American Hustle' eta 'Gravity' pelikulak, 86. Oscar sarietako faboritoak
2014-01-17 10:27 BarriakHamarna izendapen jaso ditue David O. Russelek zuzendutako American Hustle eta Alfonso Cuaronen Gravity pelikulek, horrek biak dira beraz 86. Oscar sarietako faboritoak. 12 Years a Slave film historikoak bederatzi izendapen izan ditu. Martiaren 2an banatuko ditue sariak, AEBetako Los Angeles uriko Dolby antzokian.
Hamarna izendapen jaso ditue David O. Russelek zuzendutako American Hustle eta Alfonso Cuaronen Gravity pelikulek, horrek biak dira beraz 86. Oscar sarietako faboritoak. 12 Years a Slave film historikoak bederatzi izendapen izan ditu. Martiaren 2an banatuko ditue sariak, AEBetako Los Angeles uriko Dolby antzokian.
Urrezko Globoetako irabazleak, sarritan jazoten dan lez, hautagai dira Oscar sarietan. American Hustle izan zan nagusi Globo sarietan. Hollywoodeko Akademiaren sarietan be izendapen garrantzitsuenak lortu ditu: pelikula onena, zuzendari onena (David O. Russell), emakumezko aktore onena (Amy Adams), gizonezko aktore onena (Christian Bale), bigarren mailako emakumezko aktore onena (Jennifer Lawrence), bigarren mailako gizonezko aktore onena (Bradley Cooper) eta jatorrizko gidoi onena (Eric Warren eta David O. Russell).
Gravity lanak be maila garrantzitsuko izendapenak ditu, besteak beste, film onena, zuzendari onena (Alfonso Cuaron), emakumezko aktore onena (Sandra Bullock) eta soinu banda onena (Steven Price). Captain Phillips, Dallas Buyers Club eta Nebraska pelikulek seina izendapen jaso ditue, eta bost Her eta The Wolf of Wall Street lanek.
Ingelesez besteko pelikula onena sarirako bost hautagai dagoz: The Broken Circle Breakdown (Belgika), The Great Beauty (Italia), The Hunt (Danimarka), The Missing Picture (Kanbodia) eta Omar (Palestina).
Oscar sarietako izendapen guztiak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!